Antzerkia - Agertoki irekia

ZORRETAN

de Agurtzane Intxaurraga

Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa.

2024ko azaroaren 06a
Sarrerak erosi

EMAKUMEA eta GIZONA bikote dira aspalditik. Gaur EMAKUMEA aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin telefonoz hitz egin du eta beraiekin bizitzera datorrela ulertu dio. Uste du hori dela bere egonezinaren arrazoi eta etxera iristean, GIZONARI kontuak eskatzen hasiko zaio. Hau ere ez dago bere onenean, ordea. Egun handietarako erabiltzen duen gorbata berdea aurkitzen saiatzen ari da eta urduri dago. Are urduriago EMAKUMEAK berea den pijama soinean duela jantzita ikustean. Joan egin behar du, baina ezerk ez dirudi lekuan. Etxea aldrebestuta izateaz gain, badirudi bizitza dela aldrebestu zaiena. Emakumea normaltasunera itzultzeko borrokan ari da, baina lur azpian hondoratzen ari dela sentitzen du eta eusteko moduan daukan esku bakarra amarena omen. Emakumeak, ez du nahi eta uko egiten dio hori hórrela izateari. Nahiago lur azpian bizi azal lodiko sator bihurtuta amarekin baino.

Kontakizunean zehar egoera komikoak, absurduak edo surrealistak txandatuz ibiliko dira, pertsonaien iraganaren, orainaren edo etorkizunaren artean biziko den narrazio hautsia eraikiz. EMAKUMEAK bere mamuen aurka borrokatu beharko du, amarekin izandako harremana gogora ekarriz eta haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak agerian utzita. Bien bitartean, AMAren presentziak ukitu absurdo eta baita magikoa ere erantsiko dio amatasuna, zaintza eta maitasunari buruz hitz egiten duen tragikomedia absurdo honi.

Ikuskizuna euskaraz.


Taldea


Egilea eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga.
Antzezleak: Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran, Iñake Irastorza.
Soinu maparen diseinua: Xabi Erkizia.
Argien diseinua: Xabi Lozano.
Espazioa eta jantzien diseinua: Xabi Mujika, Agurtzane Intxaurraga.
Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa.

Saioak

06/11/2024 19:30

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua*.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP