Kontzertuak

ZETAK

"Zeinen ederra izango den”

Musika elektronikoa euskaraz eskaintzearen aldeko apostuarekin arrakasta izaten ari den taldearen kontzertua.

2021ko martxoaren 12a

Zetak taldeak Zeinen ederra izango den diskaren ikuskizuna plazaratuko du Arriagako eszenatokian. Pello Reparaz musikariak sortu du proiektu ikusgarri hau musika elektronikoa euskaraz egiteko xedearekin. 2019ko ekainean kaleratu zuen lehen kanta eta 2020ko Gaztea Sarietan hiru sari eraman ditu Zetakek: talde onena, zuzeneko onena eta konfinamenduko kantu/bideo onena. Zeinen ederra izango den argitaratu duen bigarren lana da eta talde nafarrak adierazi du “hankak lurrean sentitzeko” kaleratu dituela kanta hauek.

“Asko dira faltan botatzen ditugun gauzak. Baina aukera dugunean, pantaila-aurreko orduak gutxitu eta garagardo bat hartuko dugun txikitako lagun harekin”. Lan honen sortze-prozesua oso kolaboratiboa izan da. “Momentua da: bidera dezagun bizitako guztia itxaropen bidera. Hau guztia pasatuko da eta ikusiko dugu Zeinen Ederra Izango Den”.

logo Loraldia Festibala


Taldea


Musikariak: Pello Reparaz, Gorka Pastor, Leire Colomo, Iban Larreburu.

Saioak

12 - 19:00h.

Prezioa

20€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Loraldia – Zuzeneko erreserba:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP