Nazioartean oihartzun gehien duten Bizkaiko ahotsetako bi, Vanessa Goikoetxea eta Mikeldi Atxalandabaso, lehen aldiz elkartuko dira eszenatoki berean, eta Arriaga Antzokian egingo dute. Durangoko sopranoak eta Bilboko tenoreak euskal konposatzaileen Zartzuela programa bikaina eskainiko dute. Rubén Fdez. Aguirre maisuak pianoan lagunduta, ikus-entzuleak txundituta utziko dituzte Usandizagaren, Guridiren, Sorozabalen eta Arrietaren Romantzen eta Duoen interpretazioekin.
Egitaraua
Dúo de Ana Mari y José Miguel (EL CASERÍO) J. Guridi
Romanza de Lina (LAS GOLONDRINAS) J.M Usandizaga
Romanza de Raimundo (MIRENTXU) J. Guridi
Dúo de Marina y Jorge (MARINA) E. Arrieta
Romanza de Katiuska (KATIUSKA) P. Sorozábal
Romanza de Ramón (LA MEIGA) J. Guridi
Dúo de Marola y Leandro (TABERNERA DEL PUERTO) P. Sorozábal
Romanza de Ascensión (LA DEL MANOJO DE ROSAS) P. Sorozábal
Romanza de José Miguel (EL CASERÍO) J. Guridi
Dúo de Tamar y Adrián (LA LLAMA) J.M Usandizaga
Taldea
Interpretatzaileak:
Sopranoa: Vanessa Goikoetxea
Tenor: Mikeldi Atxalandabaso
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre
Saioak
19:30
Prezioa
15€
Arriaga lagunak eta kolektiboak: 12€
3 ikuskizunetarako ABONUA: 30€
Iraupena
75 min.