Antzerkia/Musika - Agertoki irekia

YO SOY EL QUE SOY

Aaron Lee

Biziraupenari buruzko historia bat. Askatasunaren, identitatearen eta onarpenaren bilaketaren ingurukoa.

2021ko azaroaren 04a

Berriki argitaratu den Aaron Leeren autobiografian oinarritutako antzerki-ikuskizuna da Yo soy el que soy. Biziraupenari buruzko historia bat. Askatasunaren, identitatearen eta onarpenaren bilaketaren ingurukoa.

Madrilen jaioa, Hego Korean ditu familia-sustraiak. Aaron sendi hegokorear tradizional eta erlijioso batean hazi zen. Ama pianista eta aita orkestra-zuzendaria ziren. Lau urte zituela hasi zen biolina ikasten, eta horretan aritu zen harik eta gurasoek homosexuala zela jakin zuten arte. Orduan ihes egin behar izan zuen. Etxetik ihes egitea lortu zuen arte, tratu txarrak pairatu zituen, aitak uharte bakarti batean bahituta eduki zuen eta irainak jaso zituen bere sexu-orientazioa dela eta. Ahal izan zuen moduan biziraun zuen. Kalean ere jo zuen biolina, jan ahal izateko.

Ikuskizun honetan, bere esentziari uko egin nahi izan ez zion mutilaren bidaia gogor eta sinesgaitza kontatzen du, lehen pertsonan, eta nola musikak salbatu zuen. Tolerantziaren, maitasunaren eta aurrera egitearen aldeko oihua da.


Taldea


Egilea: Aaron Lee
Moldaketa: Javier Ruescas eta Aaron Lee
Biolina: Aaron Lee
Antzezlea: María Romero
Pianoa: Miguel Ángel Castro
Zuzendaritza: Sara Pérez
Zuzendaritza musikala: Aaron Lee
Produkzioa: Fundación Arte Que Alimenta
Banaketa: Vértigo 360

Saioak

4 - 19:30

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

75 min.

TOP