Kontzertu honetarako sarrerak abenduaren 18an egongo dira salgai.
Zuberoako kantu tradizionala ikuspegi garaikidez blaiturik eszenaratzen duen ikuskaria dugu “Xiberoa Kantuz Loraturik”.
Basa-aireak, kantuak eta irudiak uztartzen dira eszenan. Zuberoa gure ekialdean dago eta kantu-memoria luzea du. Denboran ibilitako oroimin hori sorkuntza anitzez elikatu da. Tradiziotik abiaturik gaur egungo kultura garaikide aberatsa loratu dute Pirinioaren ipar magaletan bizi diren sortzaileek.
Hemen dira Pastoralak eta Maskaradak. Hemen bizi ziren Etxahun-Iruri eta Pierre Topet Etxahun. Kantua arte eder bihurtu den lurraldea dugu Zuberoa. Herri-kantu hauen aberastasun esentzialarekin esperimentatzera gonbita luzatu nahi digu.
Emozio oldar izugarri bat. Ikuskizun hau gure bizi, amodio, esperantza, irri, negar eta umorearen bideetatik abiatzen den bidaia da. Eszenan, berriz, Itxaro Borda, Joxan Artze, Pier Paul Berzaitzen testuak ere entzungo ditugu. Ikusleekin partekatuko dugun bidaia. Bihotzetik bihotzera. Horretan, arima zuberotarra mezulari ezin hobea baitugu. Kantua gure nortasunaren pasaportea, gure arnasa eta gure arima da.
Taldea
Saioak
Prezioa
18€ /con descuentos
Arriagaren lagunek:% 15eko DESKONTUA.
Lorazaina: Loraldia.eus erosketa:
15€.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: