Musikala

West Side Story

Garai guztietako musikal garrantzitsuena, Broadwayko klasiko handia, Leonard Bernsteinen maisu lana

2019ko abuztuaren 14tik, irailaren 08ra

Lehen notatik azken arnasera, West Side Story antzerki unibertsaleko musikal garrantzitsuenetakoa eta esanguratsuenetakoa da. Leonard Bernsteinen eta Stephen Sondheimen partitura musikalen historiako onena dela aitortzen dute guztiek. Arthur Laurensen testua lehen egunean bezain hunkigarria eta gaurkoa da, eta Jerome Robbinsen jatorrizko koreografiek ohorezko lekua betetzen dute dantza garaikidearen kondairan. Horien guztien eskutik, maitasun istoriorik handienak New Yorkeko kaleak hartzen ditu, garai guztietako antzerki musikaleko lan handienetakoa bilakatzeko.

West Side Story lanean, Arthur Laurensek New Yorkeko kaleetara darama Shakespeareren Romeo eta Julieta. Maiteminduta dauden bi gazte, kaleko bi banden arteko liskarrean daude harrapatuta: Jet “amerikarrak” eta Shark Puerto Ricoarrak. Gorroto, indarkeria eta aurreiritzi giroan bizirik irauteko aurrera daramaten borrokak antzerki musikaleko istorio hunkigarri, eder eta handieneteko bati ematen dio forma.

Garai guztietako musikal handiena

Arte adierazpenaren kategoria, formatu eta forma guztietan, West Side Storyk, “garai guztietako musikal handiena” izatera daraman bikaintasun artistiko eta komertziala erakusten du. 1957an estreinatu zenetik mundu osoan eten barik eskaini den West Side Story lanak, antzerki musikalaren alorrean dauden sari guztiak lortu ditu, historian zehar izan dituen bertsio eta berrestrainaldi guztietan.

Oscar sarietan 10 sari irabazi zituen zinerako bertsioa, zine musikalaren historian Akademiak gehien saritu duen filma da, eta film guztien artean laugarren lekua hartzen du. Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak Zinearen Artxibategi Nazionalean kontserbatzeko aukeratu du, kulturaren, historiaren eta estetikaren ikuspegietatik duen garrantzia dela eta.

Musikalaren soinu banda, historian album salduenen zerrendan 1. lekuan aste gehien egon den grabazioa da (Billboard, 54 aste, eta bere ondoren Michael Jacksonen Thriller dago, 37 asterekin). Bertan dauden abesti mitikoen artean “María”, “América” edo “Tonight” aipa daitezke, besteak beste.

Leonard Bernsteinen mendeurrena

1918an Lawrencen, Massachusettsen, jaio eta 1990ean New Yorken hil zen Leonard Bernstein XX. mendeko musikaren ikono nagusietakoa da. Estatu Batuetako lehenengo orkestra zuzendari “superizarra” izan zen. Mundu osoko orkestra nagusietara eraman zuen eta bakarlari ezagunenekin lankidetzan aritzeko aukera eman zion bere lanaz gain, kontzertuetarako, balleterako, antzerkirako eta zinerako lanak idatzi zituen. Jazzean eta musika garaikidean espezializatu zen, bere ahozko piezak bezain arrakastatsuak izan ziren musika-tresnetarako konposizioekin. Bere lan ezagunenak hauek dira: Fancy Free (1944), On the Town (1944), Peter Pan (1950), Trouble in Tahiti (1952), Wonderful Town (1952), Candide (1956), West Side Story (1957), Chichester Psalms (1965), 1600 Pennsylvania Avenue (1976) eta A Quiet Place (1983).

Mendeurrena ospatzeko, 2017ko irailaren 22an Leonard Bernstein At 100 gunea inauguratu zen Arte Eszenikoetarako John F. Kennedy Zentroan (Washington DC), 2019 honetako abuztuaren 25era arte luzatuko diren mendeurrenaren mundu mailako ospakizun ekitaldiak bultzatzeko eta koordinatzeko. Ospakizuneko bi urteak amaitzean, sei kontinenteetan 2.000 ekitaldi baino gehiago egingo dira, konposatzaile, zuzendari, hezitzaile eta aktibista/filantropo gisa egin zuen lana aintzatesteko. Milurteko berrian, bere legatua inoiz baino gehiago entzuten da, eta mundu mailako omenaldi testuinguru honetan sartzen da uda honetan Arriaga Antzokira helduko den West Side Story ekoizpen lan handiaren estreinaldia. Federico Barrios muntaketa honetako zuzendari eszenikoak dioen bezala, “West Side Story ez da printzeei eta printzesei edo ezinezko ametsei buruzko ipuina, generoaren, mugen eta arrazen gainetik gizakiari lehentasuna eman behar zaiola erakusten digun mundu osorako eta betirako istorioa da. Beti indarrean dagoen eta migrazioaz, beldurrez, onarpenaz, itxaropenez, barkamenaz eta, batez ere, maitasunaz berba egiten duen kontakizuna”. Horrela da, West Side Story betirakoa da, beti dago indarrean eta beti du gaurkotasuna.

 Sinopsia

New York, 1957ko uda. Manhattan mendebaldea. Kaleko bi banda, Jet-ak (Estatu Batuetan jaiotako gazteak, Europatik joandako etorkinen seme-alabak eta bilobak) eta Shark-ak (etxalde handira heldu ziren Puerto Ricoko lehenengo etorkinak) lurraldea menderatzeko ari dira borrokan. Talde bien arteko liskarrek ezinezko bilakatzen dute auzoko bizikidetza. Shark bandako liderrak Jet bandako kide bat zauritzen duenean, mendekua ezinbestekoa da. Erantzuna prestatzeko, Riff, Jet bandako burua, Tonyrengana, bere adiskide onena baina bandatik dagoeneko aparte dagoenarengana doa, borroka batean taldearen buru izan dadin. Tonyk baietz erantzuten dio eskariari, auzoko nagusitasuna argituko duen borrokara batuz. Orduan María ezagutuko dugu, Puerto Ricotik heldu berri den Bernardoren arreba, New Yorken igaroko duen lehenengo gaua Institutuko gimnasioan antolatu den dantzaldira joanez ospatu gura duena. Bertan Tony ezagutuko du, eta horrek bien patua aldatuko du.


Taldea


WEST SIDE STORY

JEROME ROBBINSen ideian oinarrituta

Libretoa: Arthur Laurents

Musika: Leonard Bernstein

Letrak: Stephen Sondheim

Jatorrizko Ekoizpenaren Zuzendaritza eta Koreografia: Jerome Robbins

Broadwayko jatorrizko ekoizpena, Robert E. Griffith eta Harold S. Prince, Roger L. Stevensekin elkartuta

Moldaketa eta itzulpena: Alejandro Serrano eta David Serrano

Eszena zuzendaria eta Koreografien moldaketa: Federico Barrios

Jatorrizko Koreografia: Jerome Robbins

Musika Zuzendaritza: Gaby Goldman

Eszenografiaren diseinua: Ricardo Sánchez Cuerda

Antzezleak: https://www.westsidestory.es/elenco/

Argiztapenaren diseinua: Carlos Torrijos (AAI) / Juan Gómez Cornejo (AAI)

Soinuaren diseinua: Gaston Briski

Figurinista: Antonio Belart

Jantzien ekoizpena: Ana Llena

Karakterizazioa: Laura Rodríguez Domingo

Zuzendaritza laguntzailea: Ángel Saavedra

Koreografia laguntzailea: Luciana de Nicola

Zuzendaritza teknikoa: Javier Ortiz

Casting Zuzendaritza: Carmen Márquez

Konpainiaren gerentzia: Joaquín Roselló

Eszenako borroka irakaslea: Mon Ceballos

Ekoizpen exekutiboa: Marcos Cámara eta Juan José Rivero

Ekoizleak: Gonzalo Pérez, Marcos Cámara, José María Cámara, Juan José Rivero eta Pilar Gutiérrez

SOM Produceren eta WSS 100 Aniversario 2017 AIEren ekoizpena

Music Theatre Internationalen (Europa) lizentzia esklusibopean: www.mtishows.eu

 

 

 

 

Saioak

ABUZTUA

 

Asteazkena 14  19:30  

Osteguna15       19:30

Ostirala 16        17:00, 21:00

Igandea 18        17:00, 20:45

Asteartea 20     19:30

Asteazkena 21   19:30

Osteguna 22      19:30

Ostirala 23        17:00, 20:45

Larunbata 24    17:00, 20:45

Igandea 25        18:00

Asteartea 27     19:30

Asteazkena 28   19:30

Osteguna 29      19:30

Ostirala 30        17:00, 21:00

Larunbata 31    17:00, 21:00

 

IRAILA

 

Igandea 1        18:00

Asteartea 3     19:30

Asteazkena 4  19:30

Osteguna 5      19:30

Ostirala 6        17:00, 21:00

Larunbata 7    17:00, 21:00

Igandea 8        18:00

Prezioa

12-59 euro /beherapenak

Arriagako Lagunentzat: %30eko deskontua aurretik sarrerak saldutako emanaldi guztietan, apirilaren 28ra arte.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %15eko deskontua emanaldi guztietan -Paradisua izan ezik-.
Gurpil-aulkian aurkitzen diren pertsona desgaituak: %50 (eszenaurreko palkoan lagun batekin).

Iraupena

2 ordu 45 minutu (atsedena barne)

TOP