War Requiem, Benjamin Britten-en maisulana, gerraren lazturaren eta suntsiketaren aurkako aldarria da. Calixto Bieito-ren zuzendaritzapean, koru handi batek, haurren koruak, ganbera-orkestrak, orkestra sinfoniko batek, organista batek eta hiru bakarlari bikainek hartuko dute parte bakearen aldeko musikal ahaltsu honetan; izan ere, bakeak II. Mundu Gerraren ondoren estreinatu zen lehenengo aldian bezain beharrezkoa izaten jarraitzen du gaur ere.
War Requiem Coventry-ko Katedrala berriro irekitzea ospatzeko idatzi zen 1962an; izan ere, 1940an errauts bihurtu zuten bonbardaketa jasan zuen. Eraso horretan, beste 4.000 etxebizitza inguru ere suntsitu ziren.
Britten-en requiema hasiera-hasieratik maisulantzat hartua izan zen kritikaren eta publikoaren aldetik eta, harrezkeroztik, mundu osoan zehar, maiz eskaini izan da. Produkzio ikusgarri honetan, antzokia katedral bihurtuko da haren berreraikitze-prozesuan.
Taldea
Benjamin Britten-en War Requiem
Sopranoa: Natalia Tanasii
Tenorea: Rolf Romei
Baritonoa: Thomas E. Bauer
Bilboko Koral Elkartea
Koruko zuzendaria: Enrique Azurza
BOS - Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Eszenografia: Susanne Gschwender
Argiztapenaren diseinua: Michael Bauer
Figuringilea: Ingo Krügler
Zuzendari-laguntzailea: Barbora Horáková
Musika-zuzendaritza: Erik Nielsen
Eszena-zuzendaritza: Calixto Bieito
Ultima Oslo Contemporary Music Festival-ekin elkarlanean
Norwegian National Opera & Ballet-a produkzioa
Saioak
Ekainak 23. 20:00
Ekainak 24. 20:00
Prezioa
17 - 65 euro / Beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunek: %25etik %35era
Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.
Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunek izan ezik)
Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)
Iraupena
Ordu 1 eta 30 minutu