Jorge eta Maikel Vistel (Santiago de Cuba) musika-tradizio handiko familia batean jaio ziren. Jorge Vistel aitak sartu zituen musikaren munduan oso gaztetatik. Oso trebeak ziren jazzaren inprobisazioan, eta laster, nerabezarotik, heldutasunagatik eta musikaltasunagatik izan ziren ezagunak.
Bakoitza bere aldetik, apartak dira anaiak; baina, elkarrekin daudenean, haien arteko loturak inprobisazio-magia sortzen du, tronpetaren eta saxofoiaren arteko «bertsio» ederrak. Jorgek (tronpeta-jotzaileak) eta Maikelek (saxofoi-jotzaileak) 20 urteko ibilbide artistikoa egin dute bai Kuban bai Kubatik kanpo, eta publikoari gozarazi egin diote beren sinpatiarekin eta agertokian duten energia positibo handiarekin. Haien musikak jazz modernoaren joerak eta musika afro-kubatarra ditu oinarri. Vistel anaiak artista sentiberak eta grinatsuak dira, eta haien zuzeneko emanaldi liluragarriak esperientzia zoragarria dira publikoarentzat. Musikari handiekin partekatu dituzte agertokiak eta musika esperientziak; Quincy Jones, Nicholas Payton, Danilo Perez, Steve Coleman, Gerald Clayton eta beste askorekin. Vistel Brothers taldeak bi album kaleratu ditu: Evolución (2010) eta, berriena, Fiesta En El Batey (2022). Azken hori izango da Arriagako emanaldiaren ardatz.
Taldea
Saxo tenorra: Maikel Vistel.
Kontrabaxua: Reinier Elizarde.
Bateria: Lukmil Pérez.
Perkusioa: Fernando Favier.
Perkusioa: Yuvisney Aguilar.
Saioak
25 - 19:30h.
Prezioa
21€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: