British Film Institute-ren Sight & Sound aldizkariak inoizko pelikularik onena bezala iritzi zuen pelikula honek, «Vertigo», oraindik ere jendea hiptonizatu eta liluratzen du. Misterioaren mugetatik haratago doan diskurtso bisual eta musikalarekin, gizakiaren gogoaren baitako beldur eta obsesioetan sartzen da. James Stewart eta Kim Novak gure betsarean ditugu oraindik.
Ukaezina dena bere musikaren erakargarritasuna da, ezin ederragoa, Bernard Herrmannen lan hau zinemako inoizko konposiziorik onenetakotzat hartzen da. Beste klasiko batzuekin izandako esperientzia zoragarria errepikatzeko asmoz, «Nosferatu» eta «Metrópolis» beste batzuen artean, Bilboko Orkestra Sinfonikoak «Vertigo» pelikularen musika joko du zuzenean pelikula proiektatzearekin batera.
J.B. ingelesez. Azpitituluak euskeraz eta gazteleraz.
Taldea
Vertigo (1958). Espainiako izenburua: Vértigo (De entre los muertos)
Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Musika: Bernard Herrmann
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
Zuzendaria: Anthony Gabrielle
Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)-rekin lankidetzan
Saioak
19:30
Prezioa
13 - 30 € /beherapenak
Arriaga lagunak: %20ko deskontua gehienez.BOS abonatuak: %20ko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %15ko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).