50 herrialdetan baino gehiagotan antzeztutako Eric-Emmanuel Schmitten testu mitikoan oinarrituta, Román Callejak zuzendutako Variaciones enigmáticas antzezlanak bidaia aparta proposatzen digu, Juan Geak eta Alberto Iglesiasek bikain interpretatzen dituzten bi pertsonaien eskutik.
Abel Znorko, Literaturako Nobel saridun ospetsua, bakarrik bizi da Norvegiako uharte batean, Ipar polotik hurbil. Erik Larsen kazetaria bisitan joango zaio Maitasun esanezina liburuari buruz elkarrizketa egiteko asmoz. Berehala, elkarrizketa liskar dialektiko bilakatuko da, hizketaldi sutsu eta enigmaz betea: Nor maite dugu maitatzen dugunean? Ba al dakigu nor den maitatzen dugun hori? Partekatutako maitasuna gaizki-ulertu zoriontsu bat al da, besterik gabe? Giza sentimenduaren betiereko misterio horien inguruan bi gizon aurrez aurre, egiaren joko gupidagabe eta ilun bateko partaide, ezusteko bat bestearen atzetik esanaz elkarri, jakinduriaz jositako suspensean.
Taldea
Egilea: Eric-Emmanuel Schmitt.
Itzulpena: Juan José de Arteche.
Moldaketa: Alberto Iglesias.
Zuzendaria: Román Calleja.
Antzezleak: Juan Gea, Alberto Iglesias.
Musika: «Variaciones Enigmáticas» (Edward Elgar).
Eszenografia eta jantziak: Palco Tres Gestión SL.
Argiztapena: Rafa
Soinua: Guillem Gutiérrez.
Produkzio exekutiboa: Juan Calzada.
Saioak
14 - 19:30.
Prezioa
10 - 21€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: