Arriaga antzokiak oso emanaldi berezia hartuko du: Urkok bere abestiak eta beste hainbat kantu herrikoi eskainiko ditu bertan, Bilboko Udal Musika Bandak lagunduta, Jose R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean. Horretaz gain, beste artista hauek ere parte hartuko dute: Javier Perez de Azpeitia piano-jotzaile, musika-zuzendari eta Musikeneko piano-irakasleak eta Lerman Nieve kontrabaxu-jotzaileak.
Kantautore euskaldunen bigarren belaunaldikoa da Urko, Ez Dok Amairu izenekoaren ondorengokoa. Merkatuan diskorik gehien dituen euskal kantarietako bat da, eta haren lorpenen artean dago euskara hutseko musika-lanei emandako lehen urrezko diskoetatik bi eskuratu izana. Musika-sortzaile gisa egin duen ibilbidea arrakastaz beteta dago, eta 40 urte baino gehiagoko karreran euskaldun-belaunaldi osoek lagun izan dituzten ereserkiak sortu ditu, hala nola Maite Maitia; Guk euskaraz, zuk zergatik ez; Zazpiak bat eta Azken txanpa kantu ahaztezinak, bai eta beste asko ere, kontzertu zirraragarri honetara bertaratuko den publikoak ziur asko abestuko dituenak.
Taldea
Kontrabaxua: Lerman Nieves
Piano-jotzailea eta musika-zuzendaria: Javier Perez de Azpeitia
Bilboko Udal Musika Banda
Zuzendaria: José Rafael Pascual-Vilaplana
Saioak
26 - 19:30h.
Prezioa
13€-27€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20ko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: