Un tranvía llamado deseo (1947) Estatu Batuetako XX. mendeko dramaturgiako puntako lanetako bat da, klasiko bikaina, eta gaur egun erabat modernoa eta garaikidea izaten jarraitzen du, lehen estreinalditik hirurogeita hamar urtetik gora igaro diren arren. Tennessee Williamsen maisulan honek Pulitzer Saria irabazi zuen Dramaren kategorian, eta Blanche DuBoisen eta Stanley Kowalskiren historia kontatzen du. DuBois handitasun-delirioak dituen Estatu Batuetako hegoaldeko dama bat da, berak asmatutako munduan bizi dena, pinpirina, harroa eta desorekatua; haren koinatu zakar Kowalski etorkin-klase proletarioko kidea da, garai hartan Estatu Batuetako gizartean gero eta eragin eta erabakimen handiagoa zuen klasekoa, alegia.
1951n, Elia Kazanek Un tranvía llamado Deseo filma zuzendu zuen, berak zuzendutako Brodwayko antzezlanean oinarrituta. Filmak sari ugari irabazi zituen, tartean emakumezko aktorerik onenaren Oscar saria, Blanche DuBois antzeztu zuen Vivien Leigh aktoreak jaso zuena. Orain, Arriagara iritsiko den antzezlana erreferentzia hartatik urrunduko da, nahita, historia liluragarri hori kontatzeko bide propioa egiteko.
Taldea
Antzezleak: Nathalie Poza, María Vázquez, Pablo Derqui, Jorge Usón, Carmen Barrantes, Rómulo Assereto, Carlos Carracedo.
Eszenografia: Ricardo Sánchez Cuerda.
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo (AAI).
Jantziak: Ana Llena.
Musika eta soinu espazioa: Luis Miguel Cobo.
Zuzendari laguntzailea: Montse Tixé.
Produkzioa eta banaketa: Producciones Teatrales Contemporáneas.
Saioak
15/02/2025 19:00
Prezioa
13-26€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: