Alba Pujol dramagile eta aktoreak Historia ekonomikoko katedradun den aitarekin hitz egiten du horren kimioterapiako azken zikloak irauten duen bitartean. Heriotzaren irrikak bizitzara garamatza. Antzezlana elkarrizketa horien transkripzioaren egokitzapena da. Solasaldiotan bidelagun ditugu Cioran, Shakespeare, Lacan, Gil de Biedma, Coen anaiak, Benito doktorea, Eugenio eta Peter Handke.

Heriotzari buruzko ikuskizuna egiteko proposatu zioten Alex Rigola egile eta zuzendariari, eta azkenean indibidualismoari, neoliberalismoari, familiari, gauza ez-materialei, gizateriari, talde-kontuei, existentzialismoari, biziraupenari, adiskidetasunari, maitasunari… buruzko ikuskizuna izan da emaitza; hau da, bizitzari buruzko ikuskizuna.


Taldea


Testua eta zuzendaritza: Àlex Rigola.
Antzezleak: Alba Pujol, Pep Cruz.
Dramaturgiarako aholkularitza: Dobrin Plamenov, Alba Pujol, Irene Vicente.
Agertokia: Max Glaenzel.
Arduradun teknikoa: Igor Pinto.
Produkzio exekutiboa: Irene Vicente.
Managementa: Art Republic Productions.
Eskerrik asko: Dr. Enric Benito, Josep Pujol, Laura Sisteró, mobles114, Mery Skeleta.
Koprodukzioa: Sala Beckett, Titus Andrònic, SL, Heartbreak Hotel, Temporada Alta 2019.

Saioak

19 - 19:00.

Prezioa

10 - 21€ /con descuentos

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

80 min.

TOP