1942ko abuztuak 5, asteazkena. Varsovia. 200 haur juduz osaturiko umezurztegi bat; bertan, Korczak sendagile eta pedagogoak Stefania Wilczynska bere laguntzaile bereizezinarekin batera benetako haurren errepublika sortu zuen. Haurrekin lan eginez, Konstituzioa sortu zuen, bere lege, erregelamendu eta zigor-kode eta guzti. Umezurztegian igarotako bere azken egunaren ikusle izango gara (baina haien baitan sentituz, haien ohe-ohatzetan egongo baikara) eta albisterik krudelena jasotzen duten unearen lekuko ere izango gara, alegia, Treblinka-ko kontzentrazio-esparruko gas-ganberetara eramango dituzten trenera abiatu behar dute, naziek ehun milaka pertsona sarraskitu zituzten lekura.
Emanaldiak biktima horiek omentzen ditu eta Janusz Korczak ekartzen du gogora, hil arte haurren bizitza duin egiteko borrokatu zuen pertsona aparta. Oraindik, gaur egun, munduko pobre gehienak haurrak dira eta haur gehienak pobreak dira.
Taldea
Jatorrizko ideial: Ana Pimenta
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Testua: Patxo Telleria
Zuzendaritza-laguntzailea: Kepa Errasti
Eszenografia: Fernando Bernués
Errealizazio Eszenografia: Iñigo Lacasa
Atrezzo eta tresneria: Julia Gysling
Jantziak: Ana Turrillas
Musika eta soinu-espazioa: Iñaki Salvador
Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
Aktoreen zerrenda: Alfonso Torregrosa/Jose Ramon Soroiz, Maiken Beitia, Eneko Sagardoy, Gorka Martin, Tania Martin, Nerea Elizalde, Jon Casamayor, Mikel Laskurain, Kepa Errasti.
Saioak
Urtarrilak 16. 20:00 (emanaldiak euskaraz)
Urtarrilak 17. 11:00 (Euskarazko taldeentzako emanaldia) eta 20:00 (emanaldiak gazteleraz)
Urtarrilak18. 11:00 (Euskarazko taldeentzako emanaldia) eta 20:00 (emanaldiak gazteleraz)
Prezioa
8 - 21 euro /beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunek, taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek, langabetuek
Iraupena
1 ordu 15 minutu