Raymond Carver ipuingile eta poeta (1938-1988), “errealismo zikin” deitu izan zaionaren ordezkari behinena izan zen. Etiketa trakets samarra da hori, ordea: izan ere, ba al da errealismo garbirik? Eguneroko bizitzako zirrikiturik gordinenetan txinparta poetikoak ateratzen trebe zen poeta amerikarraren aleekin dago osatua, batik bat, emanaldia, AEBek eman diguten musika genero txundigarrienaz lagunduta: jazzarekin, alegia.
Oihartzun berriak aurkitu ditu TRIZAK hirukoak poema hauetan eta Harkaitz Cano arduratu da itzulpen lanaz eta ahotsa jartzeaz.
Taldea
Testuak: Raymond Carver
Trizak: Hasier Oleaga (batería), Julen Izarra (saxo), Jon Piris (contrabajo)
Ahotsa: Harkaitz Cano
Saioak
29 - 19:30h.
Prezioa
15€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: