Jazz Kontzertua

TRIO MANZANARES

BJC Arriagan

Musikari handiak, askotariko eta etiketarik gabeko errepertorio batekin, jazzetik kubatar musikara kalitate handiz salto egiten.

2022ko abenduaren 27a

Trío MANZANARES hirukotean hiru instrumentista handi daude: Javier Colina kontrabaxu-jotzailea, Ariel Bringuez saxofoi-jotzailea —2021eko apirilean gure artean izen zen— eta Borja Barrueta bateria-jotzailea. Hirurak Madrilgo mendilerroan bizi dira, Guadarrama ibaiaren ertzean, elkarrengandik oso hurbil. Hortaz, ia naturaltasunez hurbildu ziren, eta musika-topaketa horien ondorioz euren proposamen artistikoa zehaztu zen apurka-apurka. Hala, taldeak harmonia esplizituko instrumenturik gabeko hirukote gisa jokatzea erabaki zuen, eta, pixkanaka, etiketarik gabeko errepertorio bat osatu zuen, jazz-konposizioak, kubatar musikako klasikoak, gnawa musika eta beste asko barne hartzen dituena. Musikari bakoitzak, askotariko ibilbidea duenez eta bere jatorriagatik, sonoritate paregabea sortzen du. Talde gisa, askatasunari ematen diote lehentasuna segurtasunaren gainetik, bi indar horien artean, musikan eta bizitzan, beti sortzen den etengabeko borrokan.

Trío Manzanares hirukotea sasoi betean iritsi da Arriaga Antzokira, zuzeneko emanaldietan orraztu baitu bere errepertorioa Madrilgo areto eta klubetan.

Logo BJC


Taldea


Kontrabaxua: Javier Colina.
Saxo tenorra eta sopranoa: Ariel Bringuez.
Bateria: Borja Barrueta.

Saioak

27 - 19:30.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP