Wadji Mouawad libanoar jatorriko egileak etsaiaren sentimendu eta oinazeak deskribatzen ditu Todas pájaros antzezlanean, atentatuz inguratutako tentsio handiko giroan. Eitan familia judu erlijioso batean jaiotako gazte alemaniarra da. Haren aita David Israelen jaio zen eta zazpi urte zituela emigratu egin zuen, aita Etgarrekin eta ama Léahrekin. Davidek hamar urte inguru zituenean, Léahk dibortzioa eskatu zion Etgarri, eta alde egin zuen Berlindik, David abandonu-sentipen sakon batean utziz. 25 urterekin, David Ekialdeko Alemaniako neska judu batekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen: Eitan. Hogeita bi urte beranduago, Eitan Alemaniatik Estatu Batuetara joango da bere tesia burutzera. Bertan, jatorri marokoarreko emakume gazte batekin maiteminduko da, Wahidarekin —Historia ikaslea—. Pessah egunean, Eitanek familiaren bisita jasoko du: aitonarena, amarena eta aitarena; Eitanek Wahida aurkeztu nahi die. Aitak oso bortizki erreakzionatuko du, eta neska gaztea baztertu egingo du, jatorri arabiarra izateagatik. Eitanek, haserre bizian, aitatzat ukatuko du. Aita joan ondoren, jaiaren hondarretatik DNA laginak hartuko ditu, aita horren semea ezin dela izan sinetsita. Baina emaitzek berretsi egingo dute harremana. Ez dago zalantzarik, haren semea da. Hala ere, inoiz esperoko ez zuen zerbait aurkituko du…


Taldea


Zuzendaritza: Mario Gas.
Antzezlea: Nuria Espert, Vicky Peña eta Candela Serrat.
Eszenografia: Sebastià Brosa.
Soinu-espazioa: Orestes Gas.
Jantziak: Antonio Belart.
Eszena-bideoa: Álvaro Luna.
Argiztapena: Felipe Ramos.
Ahotsa: Anabel Moreno.
Diseinu grafikoa: Baruc Corazón eta Oyer Corazón.
Produkzio exekutiboa: Pilar de Yzaguirre.
Produkzio-zuzendaritza: Elisa Ibarrola.

Saioak

30/05/2025 19:30
31/05/2025 19:00

Prezioa

13-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua*.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP