Antzerkia

TODAS LAS HIJAS

Gemma Martínezen proiektu bat, David Caiñak idatzia

Jolastea da, beldur izatea da eta borrokatzea da. Borrokatzea eta barre egitea. Emakumeen beldurretan barrena eginiko bidaia da.

2022ko azaroaren 24tik 26ra

Todas las hijas bost emakume aktoreren historia da. Haien bizitzaren ipuina da. Bost emakumek hitz egiten dute hitz egiteko beharra dutelako, honaino nola iritsi diren kontatzeko, beren bizitzak eta artea nola bizi izan dituzten adierazteko eta galdera honi erantzuteko: zergatik sentitzen duten kezka bat beren bularraren barren-barrenean, bihotzaren eta biriken artean, sentimenduak eta arnasa kokatzen diren lekuan. Agian, mina da; edo beldurra, besterik ez; edo adina; edo bakardadea; edo maitasuna, batzuetan min ematen baitu; edo trebeska geratu den barre bat. Baina denak gogoratzen dira beren amaz, horregatik dira denak alabak.

Eszenatoki baten atzeko aldean gaude, 5 emakumeak misterioz eta indarkeriaz betetako lan bat entseatzen ari dira. Iluntasunean murgildurik, eszenatokiaren oihartzunek gogora ekarriko dizkiete emakume aske eta independente izaten lagundu dieten bizitzako pasarteak. Baina bidea ez da erraza izan, eta oraindik ere ez da erraza, beldurra dute lagun.

Todas las hijas beldurrezko lan bat da. Emakume bat kaletik dabil gauez, eta pauso batzuk entzun ditu atzetik. Ama posesibo batek eromenera eramango du alaba. Begiak itxi eta amets egiteko beldurra. Haurtzaroan jasandako abusu baten oroitzapena. Indarkeriak markatutako harreman baten amesgaiztoa. Lorik ez egitea, ez jatea, mamu bihurtzea, banpiro, munstro. Baina bost emakume horiek sekulako boterea dute, Carriek bezala: begiradaz mundua mugitzeko boterea. Zainak irekita begiratu egiten digute, hitz egiten digute. Antzerki hutsa da haiek egiten dutena.


Fair Saturday
Arriaga Antzokiak bat egingo du, aurten ere, azaroaren 26an (larunbata), ospatuko den Fair Saturday ekimenarekin. Egun horretan, hainbat hiritako artistak, kultur erakundeak, taldeak eta guneak elkartu egingo dira, ekitaldi bakoitzaren bitartez GKE edo gizarte arloko egitasmo bat bultzatuko duen kultur eta gizarte izaerako mugimendu globala eratuz. Horrela, larunbat horretan, arratsaldeko 19:00etan eskainiko den Todas las hijas antzezlanaren emanaldia izango da Fair Saturday ekimeneko jardueretako bat, eta emanaldi horren diru-bilketaren parte bat, beharrik handiena dutenen aukerak hobetzeko lan egiten duen Mensajeros de la Paz fundazioari emango zaio, gizarte-lanaren arlo anitz hartzen dituena bai tokian tokiko bai nazioarteko lankidetza-proiektuetan.


Taldea


Dramaturgia: David Caiña eta Andrés Lima, Gemma Martínez-en jatorrizko ideiatik abiatuta.

Antzezleak: Ane Gabarain, Gemma Martínez, Maribel Salas, Sol Maguna, Vito Rogado.

Testua: David Caiña.
Zuzendaritza: Andrés Lima.
Zuzendari laguntzailea: Laura Ortega.
Eszenografia eta jantzien diseinua: Beatriz San Juan.
Argiztapenaren diseinua: David Alkorta.
Soinu-espazioa: Nerea Alberdi.

Kartelaren diseinua: Gorka Mínguez.
Argazkiak: Laura Ortega.
Argiztapen teknikaria: Alaine Arzoz.
Soinu Teknikaria: Guille Martínez.
Ekoizpen exekutiboa: Gorka Mínguez, Gemma Martínez.
Prentsa eta sare sozialak: María Díaz.
Dokumentala: Gorka Etxeandia.

Banaketa: GG Distribución.
Produkzioa: Erre Produkzioak eta Bizkaiko Foru Aldundia, Arriaga Antzokiarekin lankidetzan.
Kolaboratzaileak: Ayuntamiento de Bilbao, Grupo Llona.

Saioak

24 - 19:30h.

25 - 19:30h.

26 - 19:00h.

Prezioa

11€ - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP