Jazz Kontzertua

TOBIAS MEINHART Berlin People

BJC Arriagan

Alemaniak eta New Yorkek bat egin dute nazioarteko saxofoi-jotzailerik garrantzitsuenetako baten proiektu honetan.

2022ko maiatzaren 17a

Tobias Meinhart saxofoi-jotzaile alemaniarra New Yorken bizi da duela hamabost urtetik, eta hiri horretako jazz-agertokiko artista europarrik bikainenetakoa da. Bederatzi disko egin ditu eta leku hauetan jotzen du aldizka: Blue Note, The Jazz Gallery, Jazz At Lincoln Center, Birdland, 55 Bar eta Dizzy Coca Cola. Besteak beste, Kurt Rosenwinkel, Ingrid Jensen eta Aaron Goldberg artistekin grabatu du, eta birak egin ditu.

Saxofoi-jotzaile bavariar gaztea Berlin People proiektua aurkeztera iritsi da Arriaga Antzokira, hain zuzen ere bere jaioterri Alemaniako kultura musikalak New Yorkekin uztartzen dituen proiektua. Hainbat sariren merezidun, Meinhartek arrastoa utzi du Bizkaian; izan ere, bi aldiz jo du Getxoko Jazz Jaialdian, eta Publikoaren Saria (2009), Taldeen Lehen Saria eta Bakarlaririk Onenaren Saria (2012) lortu zituen. Orain, BJC Arriagan zikloari esker, nazioarteko saxofonista garrantzitsuenetako bat hartuko du Bilbok.

Logo BJC


Taldea


Saxo tenorra: Tobias Meinhart
Pianoa: Ludwig Hornung
Kontrabaxua: Tom Berkmann
Bateria: Mathias Ruppnig

Saioak

17 - 19:30h.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP