Dantza - Agertoki irekia

TIERRA DE NADIE

Eva Guerrero

Gorputzaren lurraldea, gorputzaren mugak, gurea ez den leku bat, baina dena posible egiten duena.

2023ko azaroaren 23a

Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.

Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.

Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.


Taldea


Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero.
Koreografia eta antzezpena: Garazi Lopez de Armentia, Eva Guerrero.
Konposizio musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla.
Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia, Andoni Beitia.
Eszenografiaren diseinua: Silvia Corral.
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia, Edu Berja.
Produkzioa: Jemima Cano.
Komunikazioa: Eider Zaballa.
Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila.
Babeslea: Kurtzio Kultur Etxea – Sopelana, Zornotza Aretoa-Amorebieta eta La Nave del Duende-Casar de Cáceres.
Lankidetza: Arriaga Antzokia.

Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Saioak

23 – 19:30h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Dantza profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

50 min.

TOP