Keinua, imintzioa, oihua eta eromena oso antidoto ahaltsuak izan dira beti krisi garaietan. Eta are gehiago musikaz janzten direnean. Nahikoa da Goodbye to Berlín-eko Alemania edo Piazzolaren edo Goyenecheren Argentina gogoraraztea.
Komikotik tragikora doan oso erregistro zabala biltzeko gai den, eta aldi berean abeslari indartsu eta pertsonala izan daitekeen antzezle bat badago, hori Gurutze Beitia da, zalantza barik. Cambalache eta Cabaret garaietan bizi gara. Eszenatokitik kontatzeko eta kantatzeko ordua da. Arriaga Antzokiak ekoiztu zuen ikuskizun hau 2020ko uztailean, itxialdiaren ostean ateak berriro ireki zituenean. Musikaren sendatzeko ahalmena garrantzitsua zen orduan, eta hala da halaber orain. Egia esan, noiz ez?
Taldea
Interpretatzailea: Gurutze Beitia
Pianoa: Iñaki Maruri
Perkusioa: Ander Pena
Ikusentzunezkoak: Sergio Verde
Ekoizpena: Arriaga Antzokia
Saioak
21 - 19:30.
22 - 19:30.
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: