Kontzertua - Agertoki irekia

THERE IS NO ROSE

Gabonetarako musika. Vocalia Taldea

Bizitzari, ilusioari eta itxaropenari eskainitako kantua, estimuluz eta emozioz betetako etorkizunaren aurrean.

2022ko abenduaren 20a

Vocalia Taldeak aurkezten duen programaren muina Benjamin Britten britainiar konpositorearen A Ceremony of Carols suiteak osatzen du. Mesiasen etorreraren aurrean bizitzari eta alaitasunari eskainitako kantua da, erritmo desberdinez, kanon biziz eta melodia soilez betea eta nostalgia-kutsu bat ere baduena. Piezaren bederatzi zatiek marrazturiko paisaietan, korua eta harpa urte berriaren etorreraren pozetik neguko gau hotz eta iluneraino igaroko dira, Jainkoaren jaiotzak dakarren Satanasen aurkako borrokatik igarota. Obra hasi eta ixten duen hotsandiko prozesio-kantu batek lagundu egiten du bizi-zikloaren metafora musikala sortzen, betiereko itzulera eta heriotzaren eta bizitzaren arteko oreka irudikatuz.

Pieza enblematiko horri ekin ziotenean, gauza bakan eta berri batekin osatu nahi izan zuten, eta horregatik eskatu zioten Xabier Sarasola euskal konpositoreari pieza bat idatz zezala Vocalia Taldearen proiekturako. Hala, John Rutter konpositoreak Dancing Dayrekin egin zuen bezala, Brittenek A Ceremony of Carols idatzi eta hogeita hamar urtera, Xabier Sarasolari emakumezkoen abesbatzarako eta harparako suite berri bat sortzea proposatu zioten, inspirazio gisa Brittenen obra ospetsua hartuta.

Abesbatza harro eta ilusioz beteta dago Urtats elur lanarekin, zeienetan Xabier Sarasolak, bere ikuspegi pertsonaletik, Gabonetako musika eta Euskal Herrian urte berriari ongietorria emateko erabiltzen diren tradizioak bisitatuko baititu, musika-abentura hau are bereziago bilakatuta. Kontzertuaren egitaraua osatuko du Johannes Brahms musikagile alemaniarraren lau abestiz osatutako abesbatza, harpa eta bi tronparako Vier Gesänge Op.17 bilduma bikainak. Hanburgoko Emakumezkoen Abesbatzaren zuzendari izan zen garaian —ia bere konposizio-ibilbidearen hasieran— idatzitako lau abesti horiek ezin hobeto erakusten dute maitasun erromantiko eta oinazetsua, beti zorigaiztoko patuari, oroimenari eta heriotzari lotuta egoten dena. Brahmsek musika jartzen die askotariko jatorriak dituzten testuei, elkarrekin nostalgia-unibertso sakon eta tragikoa sortzeko.

EGITARAUA

Benjamin Britten, Inglaterra 1913-1976 A CEREMONY OF CAROLS Op. 28

DESCARGATU TESTUAK

Procession
Wolcum Yole!
There is no Rose
That Yongë Child
Balulalow
As Dew in Aprille
This Little Babe
Interlude
In Freezing Winter Night
Spring Carol
Deo Gracias
Recession

Johannes Brahms, Alemania 1833-1897 VIER GESÄNGE Op. 17

DESCARGATU TESTUAK

Es tönt ein voller Harf e nglang
Lied von Shakespeare
Der Gärtner
Gesang aus Fingal

Xabier Sarasola, Euskadi 1960 URTATS ELUR

DESCARGATU TESTUAK

Prozesioa
Bi eta hiru bider
Ai! Hau gabaren
Diongraziaz
Ez dukezu, o Maria
O Magnum Mysterium
Interludio
Verbum Caro Factum Est
Egun ttun ttun
Ela ela
Ur goiena, ur barrena
Rezesioa


Taldea


Emakumezkoen abesbatza: Vocalia Taldea
Zuzendaria: Basilio Astúlez
Harpa: Francesca di Nicola
Tronpa: Oliver de Castro
Tronpa: Elena Angulo
Sopranoa: Jaurne Gaminde
Sopranoa: Idoia Aguirre
Altua: Saioa Goñi

Saioak

Día 20 - 19:30h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP