Antzerkia

The Mountain

Agrupación Señor Serrano

Everest, Orson Welles, fake newsak, pantailak, Putin, gailur bat, egia... Zein da? Existitzen al da?

2021ko otsailaren 12a

Joan den denboraldian Kingdom lan bikaina eskaini ondoren, Agrupación Señor Serrano taldea The Mountain antzezlanarekin itzuliko da Arriaga antzokira. Taldearen ukitu berezi eta paregabea du lan horrek ere, eta mendi-gailurra darabil bizitzaren metafora gisa. Izan ere, aski zabalduta dagoen irudia da, ideien historia zeharkatzen duena: mendi bat eskalatzea, zailtasun guztiak gainditzea gailurrera iristeko, eta, bertatik, mundua «bere horretan» ikusi ahal izatea. Egia ikustea, ez itzalak edo islak bakarrik. Irudia ederra da, bai. Baina, hala gertatzen da benetan? Sarritan, gailurretik behera begiratzean, dena estaltzen duten hodeiak eta lainoa besterik ez dira ikusten, edo eguneko orduaren edo eguraldiaren arabera aldatzen den paisaia. Nolakoa da mundu hori, orduan? Nolakoa da egia hori? Ba al da egiarik? Igo beharreko gailurra al da? Eta nahikoa da? Edo etengabe igo beharreko bidexka hotz eta babesgabea da?

The Mountain antzezlanak askotariko gertaerak uztartzen ditu: Everesterako lehen espedizioa, zalantzazko arrakasta izan zuena; Orson Welles izua hedatzen, Munduen Gerra irratsaioaren bidez; baseballean jokatzen duten badminton-jokalariak; fake newsak zabaltzen dituen webgunea; jendea zelatatzen duen dronea; elur mordoa; pantaila mugikorrak; irudi zatikatuak; eta Vladimir Putin konfiantzaz eta egiaz harro hitz egiten.

Ikuskizuna ingelesez eta gaztelerazko itzulpena proiektatuta.


Taldea


Sorkuntza: Agrupación Señor Serrano.
Dramaturgia eta zuzendaritza: Àlex Serrano, Pau Palacios, Ferran Dordal.
Performancea: Anna Pérez Moya, Àlex Serrano, Pau Palacios, David Muñiz.
Musika: Nico Roig.
Bideo-programazioa: David Muñiz.
Bideo-sorkuntza: Jordi Soler Quintana.
Espazio eszenikoa eta maketak: Lola Belles, Àlex Serrano.
Eszenografia-laguntzailea: Mariona Signes.
Jantziak: Lola Belles.
Argiztapen-diseinua: Cube.bz.
Maskara digitala: Román Torre.
Produkzio-burua: Barbara Bloin.
Produkzio exekutiboa: Paula Sáenz de Viteri.
Zuzendari teknikoa: David Muñiz.
Managementa: Art Republic.
Produkzioa: GREC Festival de Barcelona, Teatre Lliure, Centro de cultura contemporánea Condeduque, CSS Teatro Stabile di Innovazione del Friuli – Venezia Giulia, Teatro Stabile del Veneto – Teatro Nazionale, Zona K, Monty Kultuurfaktorij, Grand Theatre Feikes Huis.

Saioak

12 - 19:00

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

70 min.

TOP