Kontzertuak

THE MESSIAH

Georg Friedrich Händel

Bere edertasun paregabeak garai guztietako musika lan handietako bat bihurtzen du.

2022ko abenduaren 22a

1741ean Dublinen egindako egonaldiari esker, Händelek ongintzazko kontzertu bat eskaini nahi izan zuen karitateko entitateen alde, eta urtebete lehenago idatzitako seigarren ora¬torioa aurkeztea erabaki zuen: Mesías-a. Kontzertua The Great Music Hall-en eskeini zen, eta hain ikusmin handia piztu zuen ondorengo emanaldietan, ezen egunkarietan gizonei ezpatarik gabe joateko eskatzen baitzitzaien, baita soineko handirik ez eramateko ema¬kumeei ere, auditoriumeko espazioa hobeto aprobetxatu ahal izateko.

Garai hartan ohikoa zen bezala, konpositoreak partitura egokitzen ari ziren, aurkitzen zu¬ten egoeraren arabera. Horrela, gaur oratorio ezagun honen bertsio ugari aurkituko ditu¬gu. Kantari bat gaixotzen bazen, Händelek bere musika berridazten zuen beste batentzat. Kantari izugarri on bat baldin bazuen, bere lerroa berregiten zuen ahots horren talentuaz baliatzeko. Nolabait, Händelentzat partitura eskema bizi handi bat zen, kantarien eta es¬kuragarri zituen musikarien arabera aldatuz zihoana. Hil ondorengo urteetan, obra inter¬pretazio masiboetarako egokitu zen, orkestra eta abesbatza erraldoiekin. Mozartek ere bere orkestrazioa zabaldu zuen, obra eguneratzeko eta unean uneko gustuetara egoki¬tzeko asmoz.

Gure lurraldeko musikari talde eta bakarlariak batzen dituen proiektu honek jarraian aurkeztuko duen proposamena partitura liluragarri honen ikuspegi ezberdinen trukea besterik ez da, horrela entzuleekin musikaren historiako oratorio garrantzitsuenetako eta interpretatuenetako baten irakurketa aberats, zintzo eta leiala partekatu ahal izateko: HÄNDELen MESIAS.

EGITARAUA

DESKARGATU TESTUAK

LEHENENGO ZATIA

1. Symphony
2. Accompagnato Comfort ye, comfort ye my people (Tenore)
3. Air Ev’ry valley shall be exalted (Tenore)
4. Chorus And the, glory, the Glory of the Lord
5. Accompagnato Thus saith the Lord, the Lord of Hosts (Basso)
6. Air But who may abide the day of His coming (Alto)
7. Chorus And He shall purify
Recitative Behold, a virgin shall conceive (Alto)
8. Air and Chorus O thou that tellest good tidings to Zion (Alto)
9. Accompagnato For behold, darkness shall cover the earth (Basso)
10. Air The people that walked in darkness (Basso)
11. Chorus For unto us a Child is born
12. Pifa
Recitative There were shepherds abiding in the field (Soprano)
13. Accompagnato And lo, the angel of the Lord came upon them (Soprano)
Recitative And the angel said unto them (Soprano)
14. Accompagnato And suddenly there was with the angel (Soprano)
15. Chorus Glory to God in the highest
16. Air Rejoice greatly, O daughter of Sion (Soprano)
Recitative Then shall the eyes of the blind open’d (Alto)
17. Duet He shall feed His flock like a shep-herd (Alto, Soprano)
18. Chorus His yoke is easy, His burthen is light

BIGARREN ZATIA

21. Chorus Surely, He hath borne our griefs and carried our sorrows
22. Chorus And with His strikes we are healed
23. Chorus All we like sheet, have gone astray
24. Accompagnato All they that see Him, laugh Him to scorn (Tenore)
25. Chorus He trusted in God
32. Air Thou art gone up on high (Alto)
33. Chorus The Lord gave the word
36. Air Why do the nations so furiously rage together (Basso)
37. Chorus Let us break their bonds asunder
Recitative He that dwelleth in heaven (Tenore)
38. Air Thou shalt break them with a rod of iron (Tenore)
39. Chorus Hallelujah

HIRUGARREN ZATIA

40. Air I know that my Redeemer liveth(Soprano)
41. Chorus Since by man came death
42. Accompagnato Behold, I tell you a mystery (Basso)
43. Air The trumpet shall sound and the dead shall be rais’d (Basso)
47. Chorus Worthy is the Lamb that was slain


Taldea


Musika-zuzendaritza: Iker Sánchez Silva.
Ahots bakarlariak: Carlos Mena, Jone Martínez, Josu Cabrero eta Elías Arranz.
Korua: Kup Taldea.
Koruaren zuzendaria: Gabriel Baltes.
Orkestra: Bilbao Sinfonietta.

Saioak

22 - 19:30.

Prezioa

19 - 36€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 50eko DESKONTUA

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

95 min.

TOP