Hamaika dantzariko konpainia baten buru, Dada Masilo hegoafrikarrak, herrialde horretako dantzari koreografo gazte ezagunenetako batek, klasiko handi bat hartu, eta beretu egin ditu gaiak, Tchaïkovskiren musika, tutuak eta puntako oinetakoak. Masilok “hegoafrikartu” egin du balleta, baina begirune handiz jardunda, ukitu berria emanez eta biziberrituz, sexuen, generoen eta homofobiaren gaiak txertatuz HIESak jotako herrialde batean.
Beltxargen aintzira lanaren berrirakurketa honek arrakasta handia izan du Lyongo dantza bienalean, eta ondoren Musée du quai Branly museoan. Izan ere, koreografiak birtuosismoz nahasten ditu puntako dantza eta afrikar eragin sendoak dituen dantza garaikidea.
Dada Masiloren bakarkakoak harrigarriak dira. Swan Lake lan ahaztezin baten berrikusketa kartsua da, eta dantza bozkariotsua, argia, txundigarria eta umorez betea eskaintzen du.
Taldea
Koreografia: Dada Masilo
12 dantzarirentzat lana
Konpainia: Dada Masilo
The Dance Factory
Musikak: Pyotr Iliich Tchaikovsky, Steve Reich, René Avenant, Camille Saint-Saëns, Arvo Pärt
Argi sorkuntza: Suzette Le Sueur
Jantzien diseinua: Dada Masilo, Suzette Le Sueur
Jantzien sorkuntza: Ann y Kirsten Bailes
Ekoizpena: The Dance Factory/ Suzette Le Sueur
Saioak
19:30
Prezioa
12 - 42 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak: %20tik %35era bitarteTaldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Dantzako profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
Iraupena
Ordu 1