THE CUBAN JAZZ SYNDICATE talde sendoa da, Michael Olivera bateria-jotzailea buru duena, eta musikari kubatar itzelek osatzen dute. Taldeak proposatzen digun soinu-bidaia Kubatik abiatzen da, eta hunkitu egingo gaituzten munduko hainbat soinu-paisaia bisitatuko ditu.
Bateria-jotzaile, ekoizle, konpositore eta moldatzaile gisa ibilbide luzea du Michael Oliverak, betiere jazzarekin estuki lotua. 60 diskotan baino gehiagotan eta ehunka proiektutan hartu du parte. Jaialdi garrantzitsuetan izan da, hala nola Jazz a Vienne, Marciac, North Sea Jazz, Montreux Jazz Festival, Montreal Jazz Fest, Blue Note NY, Blue Note Tokio, Jakarta Jazz Festival, Warsaw Jazz Festival, Madrid Jazz Festival eta Barcelona Jazz Festival jaialdietan. Besteak beste, Quincy Jones, Alfredo Rodriguez Trio, Richard Bona, Jorge Pardo, Paquito de Rivera, Pepe Rivero, Caramelo de Cuba, Rick Wakeman, Tomatito eta abarrekin jo du.
Habanako Arte Eskola Nazionalean graduatu ondoren, Oliverak bere lehen lana grabatu zuen bandleader gisa: Ashé. Yoruba hizkuntza afro-kubatarretik dator hitz hori, eta «jainkozko bedeinkapena» esan nahi du. Arrakasta horren ondoren, Oliverak beste lan bat aurkeztu zigun, Oasis, melodia eta erritmo kutsakorrez betea. Orain, Oliverak talde berri hau aurkezten du: The Cuban Jazz Syndicate. Espainian bizi diren artista kubatarrik onenak bildu ditu horretan bere azken diskoa egiteko: Y llegó la luz.
Taldea
Pianoa: Pepe Rivero.
Perkusioak: Yuvisney Aguilar.
Tronpeta: Carlos Sarduy.
Baxu elektrikoa: Yarel Hernández.
Saxo tenorra: Ariel Bringuez.
Saioak
28 - 19:30h.
Prezioa
21€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: