Antzerkia

TESTIGO DE CARGO

Agatha Christie

Ez du egia esaten duenak irabaziko, istoriorik onena kontatzeko gai denak baizik.

2025ko maiatzaren 03tik 04ra
Sarrerak erosi

Londres, 1947. Ilunabarrean, hiria inguratzen duen behe-laino betean, krimen izugarri bat gertatu da. Alargun bakarti bat heriotzaraino sastakatu dute bere etxe handian. Susmagarri bakarra Leonard Vole da, hildakoarekin adiskidetasun arraro bata zuen xarma handiko gizona. Denen harridurarako, Sir Wilfrid Robarts abokatu ospetsu, beterano eta gupidagabeak onartu egin du akusatua defendatzea. Irabaztea ia ezinezkoa den kasu bati egin behar dio aurre.

Duen zurigarri bakarrak huts egin dio susmagarriari, emazteak haren aurkako lekukotza ematen duenean. Romaine Vole emaztearen arabera, hilketaren gauean senarra goizaldean itzuli zen etxera, eskuak eta arropak odoletan zituela. Ustekabeko «akusazioaren lekuko» horren ostean, epaiketa epairako prest dagoela dirudi. Halere, Sir Wilfrid Robarts abokatuak ez du oraindik azken hitza esan.


Taldea


Testua: Agatha Christie.
Bertsioa: Roberto Santiago.
Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués.
Antzezleak: Fernando Guillén Cuervo, Isabelle Stoffel, Bruno Ciordia, Adolfo Fernández, María Zabala, Markos Marín, Borja Maestre, Nerea Mazo.
Argiaren diseinua: Ciru Cerdeiriña.
Jatorrizko musika eta audio eszena: Orestes Gas.
Ikus-entzunezko diseinua: David González | 2IKUSIZ.
Jantzien diseinua eta karakterizazioa: Elda Noriega (AAPEE).
Ilustrazioak: Irune Aguirreazaldegui
Zuzendari laguntzailea: Virginia Rodríguez.
Diseinu grafikoa eta argazkiak: Javier Naval.
Ekoizpen exekutiboa: Beatrice Binotti.
Ekoizpen zuzendaritza: Nadia Corral.
Banaketa: Banaketa-taulekin.
Ekoizpena: Octubre, Tanttaka Teatroa, Bitò.

Saioak

03/05/2025 19:00
04/05/2025 19:00

Prezioa

13-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP