Antzerkia

TAN SOLO EL FIN DEL MUNDO

Jean-Luc Lagarce

Familiarengandik ihes egin du beti; baina, albistea ematen diotenean, itzultzea eta jakinaraztea erabakitzen du.

2024ko maiatzaren 17tik 19ra

Luc Lagarcek Berlinen idatzi zuen Tan solo el fin del mundo, 1990ean. Lehentxeago, GIBa harrapatu zuela jakin zuen. Garai hartan, oso hilkortasun-indize handikoa ez ezik, markatuta uzten zintuen estigma bat ere bazen birus batek eragindako gaixotasun hori. Ezinezkoa da zoritxarreko gertaera hori eta orduan pieza idatzi izana ez erlazionatzea. Behar baino lehen eta behin betiko hiltzearen eta isolamendu soziala jasatearen beldurrak blaitzen du testua. Esan daiteke autofikzioa hasieratik igartzen dela obran. Louis protagonistak Lagarceren adin bera (34 urte) duela dio, eta heriotza hurbil duela; zehazki, urtebete barru hilko dela aitortzen du. Hala ere, ez da autofikziozko lana. Eta ez da heriotzari buruzko obra bat ere; ez, bederen, heriotzari buruzkoa bakarrik. Familia da elementu nagusia. Berrespenaren edo gaitzespenaren bidez gure bizitza egituratzen duen eremu hori.

Louis hainbat urtez ihes egina dago senideengandik. Abandonatu egin ditu. Handik ihes egin eta bizitza berria eraikitzen du, familiarengandik urrun. Eta hiltzear dagoela jakiten duenean, seme hondatzaile gisa itzultzea erabakitzen du, bere heriotzaren berri emateko, dionez. Zeren bila ez dago oso argi: ziklo bat ixteko?, alde egin zuelako barkamena eskatzeko?, alde batera utzi zituen baina bizitzako azken urrats hauetan leial izaten jarraituko duten horien maitasuna sentitzeko?, galdutako paradisu horretara, haurtzarora, itzultzeko?


Taldea


Testua: Jean-Luc Lagarce.
Zuzendaria: Israel Elejalde.
Antzezleak: Irene Arcos, Raúl Prieto, Eneko Sagardoy, María Pujate eta Yune Nogueiras.
Dantzaria: Gilbert Jackson.
Eszenografiaren diseinua: Monica Boromello.
Argiztapenaren diseinua: Paloma Parra.
Soinuaren diseinua: Sandra Vicente.
Jantziak: Sandra Espinosa.
Musika-konposizioa: Alberto Torres.
Bideo-diseinua: Pedro Chamizo.
Zuzendariaren laguntzailea: Pilar Valenciano.
Produkzio exekutiboa: Pablo Ramos Escola.
Produkzio-zuzendaritza: Aitor Tejada eta Jordi Buxó.
Banaketa: Caterina Muñoz Luceño.
Ekoizleak: Teatro Español eta Teatro Kamikaze.

Saioak

17 – 19:30 h.
18 eta 19 – 19:00 h.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 253ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

95 min.

TOP