Antzerkia

Sueños

Muturreko Quevedo baten testamentua, amets egiterik ez zegoen garai batekoa

2017ko urriaren 25tik 28ra

Ikuskizun honen iturburua Quevedoren lan bat da, berebiziko izenburu luzea duena: Los sueños y discursos de verdades descubridoras de abusos, vicios y engaños en todos los ofIcios y estados del mundo. Alta, hemen protagonista nagusia ez da Deabrua, ez Heriotza, ez eta bere orrialdeetan ageri diren pertsonaia alegorikoetatik inor.

Amets hauen protagonista bakarra Francisco de Quevedo y Villegas da, gizona alegia, haren bizitza eta hil aurreko agonia, haren oroitzapenak eta obsesioak, haren adiskide eta etsaiak, haren maitasun eta etsipenak.

Artista baten testamentua, baina batez ere amets egiteko aukerarik ematen ez zuen garai batean muturrean bizi zen gizon batena. XVII. mendeko errealitatea hain zen gordina, non ez baitzitekeen besterik egin salbu “begetatu edo haragi bizitzan bizi”. Eta horrelaxe bizi izan zen Quevedo, Juan Echanoveren interpretazio bikainak ikusarazten digun bezala


Taldea


Zuzendaria eta dramaturgia: Gerardo Vera

Interpreteak: Juan Echanove, Ángel Burgos, Markos Marín, Antonia Paso, Beatriz Arguello, Marta Ribera, Chema Ruiz, Críspulo Cabezas, Eugenio Villota, Abel Vitón

Eszenografi ako diseinua: Alejandro Andújar, Gerardo Vera

Argien diseinua: Juan Gómez-Cornejo (A.A.I.)

Jantzien diseinua: Alejandro Andújar

Musika muntaia: Luis Delgado

Eszenako bideoa: Álvaro Luna

 

Saioak

20:00 

Prezioa

8,50 - 24 euro /beherapenak

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Iraupena

Ordu 1 eta 50 minutu atsedenik gabe

TOP