Antzerkia

Still Life

Diskriminazioaren eta jazarpen psikologikoaren hazia nonahi ernatzen da

2019ko urtarrilaren 25a

Diskriminazioak eta jazarpen psikologikoak irudimena zapaltzen dute eta auto-suntsipenerantz garamatzate. Ikuskizun honek ilustratzen duen hazia nonahi erna daiteke, baina batez ere institutuetan, non bere paradoxa ezartzen duen, osatzen dugun artaldearen mugak ezagutzera emanez. ‘Sarraski bat bost ahotsetan biktima batentzat’ bullying homofoboaz hitz egiteko eta diskriminazio identitarioari aurre egiten saiatzeko.

Italiako Ricci/Forte konpainia entzutetsuak, omenaldi honen bidez, gogora ekarri du bere zapi arrosarekin beste asko bezala suizidatu zen erromatar nerabea.

Antzerkia errealitateari behatzeko modu berriak komunikatzeko tresna bihurtu da, gizabanakoen erabakiak eta natura errespetatuz.

Ikuskizuna italieraz, eta azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz

Ikuskizun hau ez dago gomendatuta 16 urtetik beherakoentzat

 


Taldea


Zuzendaria: Stefano Ricci

Antzezleak: Anna Gualdo, Piersten Leirom, Liliana Laera, Giuseppe Sartori, Francesco Scoletta, Simon Waldvogel

Banaketa: Dos Orillas Cultura

Ekoizpena: Ricci/Forte

Teatro Argentina di Roma-ren babesarekin

 

Saioak

19:30 

Prezioa

8,50 - 25 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Antzerkiko profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

Ordu 1 eta 10 minutu

TOP