Kontzertuak

STABAT MATER

Antonín DVOŘÁK Orfeón Donostiarra, Orquesta Sinfónica de Musikene y solistas

Dvořáken konposiziorik ederrenetakoa, XIX. mendeko koru-lanik handienetakoa

2021ko azaroaren 21a

Mendez mende, asko izan dira Stabat Mater izeneko XIII. mendeko poemari heldu dioten musikagileak; besteak beste, Palestrina, Vivaldi, Rossini eta, berriki, K. Jenkins. Ama Birjinak gurutzearen ondoan pairatu bide zuen sufrimendua deskribatzen du poemak, 20 bertsotan.

Dvořáken lanak 10 mugimendu ditu, zoragarriki askotarikoak eta, aldi berean, erabat koherenteak. 1876. urtean hasi zen obra hori konposatzen, Josefa alabaren oroimenez. 1877an bukatu zuen partitura, beste bi seme-alaba galdu ondoren. Lanak musikagilearen oinazearen pisu izugarria du, eta ez da ohikoa izaten abesbatzen kontzertuetan, batez ere iraupenagatik eta adierazten duen tristuragatik.

Dvořák musikagile txekiarraren maisulana interpretatzeko, punta-puntako bi talde arituko dira José Antonio Sáinz Alfaroren zuzendaritzapean: Donostiako Orfeoia eta Musikeneko Orkestra Sinfonikoa. Tanya Durán Gil, Cristina del Barrio, Beñat Egiarte eta David Cervera izango dira abeslari bakarlariak. Konpositorearen lanik ederrenetako bat eta kalitate gorenekoa izateaz gain, XIX. mendeko koru-lan handienetakoa da.


Taldea


Zuzendaritza musikala: José Antonio Sáinz Alfaro
Orkestra: Orquesta Sinfónica de Musikene
Abesbatza: Orfeón Donostiarra
Sopranoa: Tanya Durán Gil
Mezzosopranoa: Cristina del Barrio
Tenorra: Beñat Egiarte
Baxua: David Cervera

Saioak

21 - 19:00

Prezioa

18 - 36€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

60min.

TOP