ABAO TXIKI ARRIAGAN

¡SOY SALVAJE!

Musika: Maurice Delage, Claude Debussy, José López Montes

Zure esentzia basatiari ateak zabaldu, planetan bizi garen izaki bizidunak babesten laguntzeko

2025ko maiatzaren 10tik 12ra
Sarrerak erosi

¡Soy salvaje! ikuskizun honek askatasuna, xalotasuna, samurtasuna eta naturarekin harremanetan jarraitzearen garrantzia ditu hizpide, baina baita konplizitatea, gizakien eta animalien arteko lotura hizkuntzaren oztopoez harago doala, begirada bakar batek sorraraz dezakeen edertasuna eta ulerkortasuna, izaki bizidun oro errespetatzearen eta zaintzaren garrantzia ere, hala nola daukaguna balioestearen garrantzia eta zibilizazioa bihotzean hasi eta bai enpatiaz bai maitasunez gauzatzen dela.

Gozatu diziplina anitzeko obra honetaz, oholtzan kantu lirikoa, instrumentuak (pianoa, txirula), txotxongiloak, itzalak, objektuak eta proiekzio ikusgarriak uztartzen dituenaz, eta utzi zure esentzia basatia Koko gorilaren eta gure Mona neskatila basatiaren eskuetan, planeta eder honetan elkarrekin bizi garen izaki bizidunok babesteko kementsu bultzatuko dute eta.

Gaztelaniaz kantatutako ikuskizuna, euskarazko eta gaztelaniazko gaintituluekin.

Adina: 5 urtetik gora

ABAO-OLBEren eta ARRIAGA ANTZOKIAren arteko lankidetza-hitzarmeneko ikuskizuna.


Taldea


Musika: Maurice Delage, Claude Debussy, José López Montes.
Eszena-zuzendaritza: Joaquín Casanova.
Ekoizpena: La Maquiné eta Kultur Erakundeen Agentzia Andaluziarra, Andaluziako Junta.

Saioak

10/05/2025 18:00
11/05/2025 12:00 h. 18:00 h.
12/05/2025 11:00. Eskolentzako emanaldia.

Prezioa

13-19€

Iraupena

55 min.

TOP