Antzerkia - Agertoki irekia

SOUVENIR, komeria estralurtarra

Horman Poster kolektiboa

Eskafandrak jantzita; proposamen berritzaile, komiko eta espazialarekin datoz.

2022ko azaroaren 10a

Konpainiak DONOSTIA ANTZERKI SARIA 2022 eskuratu du Antigone lanagatik.

Esplorazio espazialaren ametsaz mozkortutako hiru lagun.

Souvenir, simulazio zientifikoen laborategia eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat.

Denboraldi batez, hiru lagunak, “espazioaren konkista” entsaiatu eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira. Mundua pikutara doala dirudien honetan, “eko-antsietateak” jota, espezie interplanetarioa izatearen promesari eutsiko diote. Horretarako aproposa izango litzakeen B planeta agertzen ez den bitartean ordea… lurrean bertan entsaiatzen jarraitu beharko!

Nola, eta batez ere, zer nolako etorkizunerako prestatu beharko genuke? Zer dago gure mundua beste planeta batean berreraikitzeko desiraren oinarrian? Izarretara begiratzea… ispilura urbiltzeko entrenamendua bihurtuko al da?

Horman Poster kolektiboa, Matxalen de Pedro eta Igor de Quadrak 2010ean sortua, antzerki pieza berritzaile eta esperimentalak ekoizten dihardu azken 10 urteetan. Kolektiboak euskaraz ekoizten jarraitzeko asmoari eutsi dio, lekuko kulturarekin duen konpromezuari jarraika. 2019tik aurrera, Maite Aizpurua, Jon Ander Urresti eta Xanti Agirrezabala kolektiboan integratuz, nortasun anitz eta freskoago bat erantsi diote kolektiboari eta “Antigone edo ezetzaren beharra” antzezlana sortuz (2020ko Azpeitiko Euskal Antzerki topaketetako Ikuslegoaren Saria eta 2022ko Donostia Antzerki Saria-ren irabazlea). Oraingoan, proposamen berritzaile, komiko eta espazialarekin datoz: SOUVENIR, komedia estralurtarra.

Estreinaldia Arriaga Antzokian.
Ikuskizuna euskaraz.


Taldea


Dramaturgia: Horman Poster Kolektiboa.
Testua: Horman Poster Kolektiboa.
Zuzendaritza: Igor de Quadra.
Zuzendari laguntzailea: Jon Ander Urresti.
Antzezleak: Matxalen de Pedro, Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua.
Agerpen virtuala: Igor de Quadra.
Eszenografia: Miriam Isasi.
Jantziteria: Alberto Etxebarrieta “Sinpatron”.
Argiztapenaren diseinua: Arantza Flores.
Soinu espazioa: Asier Renteria.
Lokuzioa: Ane Zabala, Galder Perez.
Argazkiak: Aitane Goñi.
Promo bideoa: Arriguri.
Kolaboratzaileak: Teatro Arriaga Antzokia, Kulturaz, Garaion Sorgingunea, Kultura Kreatiboa, Euskal Hirigune Elkargoa, D8 Sorkuntza, Harrobia y Eusko Jaurlaritza..

Saioak

10 - 19:30.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 50eko DESKONTUA

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

65 min.

TOP