Literatura eta Musika Euskaraz – Espacio Foyer

SORTALDEKOAK

HEDOI ETXARTE, XABIER ERKIZIA ETA BROKEN BROTHERS BRASS BAND

Liburutik emanaldira, egin dezakeguna, egitea amesten duguna

2024ko otsailaren 07a

2021eko urrian aurkeztu zuen Hedoi Etxartek (Iruñea 1986) bere hirugarren poema liburua, Sortaldekoak (Susa), memoria pertsonalari, eguneroko bizitzari, iragan intimoari eta genealogia familiarrari buruzko 64 poemek osatzen duten liburua. Aldi berean, ikus-entzunezko piezak egin zituen Ion Celestino, Xabier Erkizia, Moisés Berdonces, Amaia Espinosa, Broken Brothers Brass Band, Xabier Apestegui eta Arriguriko lagunekin.

2022tik aurrera aldaera desberdinetan errezitaldiak eskaini ditu bakarka batzuetan, Xabier Erkiziarekin eta Broken Brothers Brass Bandekin bestetan: Bilbon, Iruñean, Tuteran, Venezian, Bolonian, Bartzelonan eta Mallorcan.

Antonio Tabucchiren izpirituarekin, liburu baten baitan ez dagoelako soilik irakurleek bilatutakoa. Liburu bat zabaltzeko modu bakarra liburutik alde egitea delako: “bizitza batek ez du soilik egiten duguna; are gehiago, egin ezin duguna ere hantxe dago, egitea amesten duguna”.


Taldea


Hedoi Etxarte.
Xabier Erkizia.
Broken Brothers Brass Band.

Saioak

7 – 19:30 h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP