Antzerkia - Agertoki irekia

SÓLO CRÍOS-CRÍOS SOLOS

Paco Gámez eta Miguel Muñoz

Nortzuk dira? Zer esan nahi digute?

2022ko maiatzaren 04a

Aspalditik, «bakarrik dauden adingabe atzerritarrak» denon ahotan daude: albisteetan, mitin politikoetan, sareetan… Lan honek ez du neska-mutil migratzaileez hitz egin nahi; entzun egin nahi die. Hitza eman nahi die, nor diren eta zer esan nahi diguten ulertzeko.

Horixe da dibertsioan, umorean, errealitatean eta askapenean oinarritutako dokumentu-antzezlan honen hazia. Agertokian, jatorri desberdinetako nerabeek beren burua aurkeztuko dute eta bizi izandakoak kontatuko dituzte, antzerkia egitera jolastuz, ezarritako roletatik ihes eginez —ez dira ez biktimak ez kriminalak—, haiek bakarrik, bizitza bat —adjektiborik gabe— bilatzeko beren grina eta zailtasunekin.

Sólo críos-Críos solos «Antzerkigintza Berriak» ekimenean aukeratutako lana da, Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak sustatutakoa.


Taldea


Ideia originala: Paco Gámez
Egileak: Paco Gámez eta Miguel Muñoz
Testua: Paco Gámez
Antzezleak: Sulayman Tamba, Youssef Hachad, Hamza El Manuuti, Fatou Ceesay, Ibrahim Hachad, Emmanuel William Dumbuya, Anas El Faqir, Bilal Boide, Benouarouar Ali Nazim, Mohamed Zourgui.
Koreografia: Bego Krego
Lan fisikoa: Leticia
Interpretazioa eta inprobisazioa: Txubio Fernández de Jauregui
Ahotsa: Jaione Olabe
Bideoa: Kalakalab
Argazkia: Marta Mas
Argi- eta soinu-teknikaria: Fa Anzuola Laño
Zuzendaritza: Miguel Muñoz
Koprodukzioa: Gasteizko Principal Antzokia, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia, Bilboko Arriaga Antzokia, Zanguango Teatro Producciones

Saioak

4 - 19:30h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA..

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP