Ameriketako Estatu Batuetako poesiaren aitatzat hartutakoak, Walt Whitmanek (1819 – 1892), eta “Leaves of Grass” (1855) haren maisulanak literaturako beste izen handi asko markatu dituzte, hala nola T. S. Eliot, Borges, Neruda eta Lorca. Juan Diego Botto berriro ere Arriaga Antzokiko agertokira igoko da, Una noche sin luna ahaztezinaren ondoren, Nur Levi eta Alejandro Pelayorekin (Marlango) batera poesia eta musika uztartzen dituen ikuskizun honetan.

Deismoak eragin handia zuen Whitmanen. Fede bat bestea baino garrantzitsuagoa zela ukatzen zuen eta erlijio guztiak berdin besarkatzen zituen. Erlijioso eszeptikoa zen, eliza guztiak onartzen bazituen ere, ez zuen inorengan sinesten. Harentzat, giza arima hilezkorra da eta etengabeko garapen mailakatuan dago. Bere poemak irakurriz eta Alejandro Pelayok konposatutako musika originalaren bidez poetaren testuinguru historiko eta sozialean murgilduko gara. Walt Whitman 1892an hil zen New Yorken, Ellis uhartean etorkinak onartzen hasi zirenean.


Taldea


Egilea: Walt Whitman.
Zuzendaritza: Juan Diego Botto.
Antzezleak: Juan Diego Botto, Nur Levi.
Musikaren konposizioa eta musikaria eszenan: Alejandro Pelayo.
Argiztapena: Luis del Valle.
Diseinua eta produkzioaren zuzendaritza: Nur Levi.
Produkzioa: La Rota Producciones.

Saioak

25/05/2025 19:00 h.

Prezioa

13-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP