Naiel eta Jota bi entretenimendu-androide dira, etorkizun zalantzati eta ziur aski postapokaliptiko batetik etorriak, umorez eta maitasunez betetako softwarearekin mundua salbatzeko prest. Beren adimen artifizialak gizakiak kosta ahala kosta entretenitzeko programatuta daude. Eguneroko bizitzan inspiratzen dira —berenean, adibidez, inor ez seinalatzearren—, beren itxaropenak, porrotak, kontraesanak eta, batez ere, absurdu txiki eta handiak oinarritzat hartuta.

Haien obsesio modernoak dira ¡Hazmerreir! hau egiteko ardatza: gimnasioa eta fitnessa, itsas bidaiak eta haietan gertatzen diren abenturak, gastronomia eta lehiaketak, talent show kontaezinak, adimen artifiziala, aieru matematikoa edo ingelesak haien eguneroko hizkuntzan duen ikaragarrizko eragina. Stand uparen formulatik abiatuta, umorezko bakarrizketa oinarri hartuta, ikuskizuna abesti original batzuekin uztartzen dute. Hortaz, stand up musikal baten aurrean gaude, eta, horretan, komediak, erritmoak eta zirrarak bat egiten dute, publikoak ondo pasa dezan.


Taldea


Testua eta antzezlea: José Luis Esteban.
Jatorrizko musika zuzenean, grafika eta ilustrazioak: Naiel Ibarrola.
Atrezzoa: José Ibarrola.
Bideoa: Sobras Completas.

Saioak

14/01/2025 19:30

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP