Bi bizilagunek elkarrekin topo egiten dute sarritan eskailera-buruan. Zer gerta daiteke Internetari esker batek bestea judua dela jakiten duenean? Hori da antzezlanaren abiapuntua eta bere bi pertsonaien arteko elkarrizketa garratzaren eta eutsi ezinezko umore burutsuaren bitartez giza baldintzaren gai garrantzitsuenak zalantzan jartzera garamatza, hala nola, nork bere buruarekin eta, baita, geureekin eta ezezagunekin ere, dugun konpromiso etiko, sozial eta morala; hizkuntzarekin, kulturarekin, historiarekin eta abar. Azken batean, Nongoak gara? Nortzuk gara? Zer gara?
Josep Maria Flotats-ek Jean-Claude Grumberg nazioarte-mailan ospetsua den dramaturgo frantsesaren obra aurkezten digu (zortzi Molière Sari eta César Sari bat), baina, bitxia bada ere, espainiar estatuan inoiz antzeztu gabea zen harik eta Josep Maria Flotats-ek denbora asko ez dela Bartzelonan katalanez estreinatu zuen arte; arrakasta handia lortu du. Orain, bertsio bikain hau gazteleraz iritsi zaigu.
Taldea
Egilea: Jean-Claude Grumberg
Dramaturgia eta zuzendaritza: Josep Maria Flotats
Interpretatzaileak: Josep Maria Flotats eta Arnau Puig
Frantsesetik itzulpena: Mauro Armiño
Eszenografia: Alejandro Andújar
Argiztapena: Albert Faura (a.a.i.)
Interpretazio musikala: Dani Espasa
Zuzendari-laguntzailea: Pep Planas
Produkzio-zuzendaritza: Fran Avila
Koprodukzioa: Taller 75 eta Teatre Lliure
Saioak
Martxoak 2: 20:00
Martxoak 3: 20:00
Martxoak 4: 20:00
Martxoak 5: 19:00
Prezioa
8,50 - 25€ /Beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunek: %25etik %35era
Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.
Antzerkiko profesionalek: %25
Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunentzat izan ezik)
Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)
Iraupena
ordu 1 eta 20 minutu