Antzerkia

SER O NO SER

Nick Whitby

XX. mendeko komediarik handienetako baten egokitzapena, izugarrikeriari aurre egiteko antzerkiak duen indarraren ikurra.

2022ko abenduaren 15tik 18ra

Varsovia, 1939ko abuztua. Tura senar-emazteen antzerki-konpainia antzoki batera joango da Gestapo! izeneko lana entseatzera. Hitlerren eta nazismoaren mundu mailako mehatxua satirizatzen duen antzezlana da. Aldi berean, Hamlet antzezten dute, eta «izan edo ez izan» bertsoa ezkontzaz kanpoko affaire baten gakoa izango da. Baina haien arazoak ugarituz joango dira, alde guztietan: Poloniako agintariek Gestapo! lana estreinatzea debekatuko dute, Hitlerren errepresaliak saihesteko. Hala ere, horrek ez du galaraziko Alemaniak Polonia inbaditzea. Bonbardaketen ondorioz, ekintza-zentro bilakatutako antzokia erdi eraitsita geratuko da. Bertan, aktoreek antzerki-, jantzi- eta ordezkapen-trama bikoitza asmatu beharko dute Erresistentzia suntsituko lukeen dokumentuaren entrega galarazteko eta Poloniatik Ingalaterrara (Shakespeareren lurraldera) ihes egiteko. Horretarako, nazien rola jokatu beharko dute, interpretazio-erakustaldia eginez. Gorabehera horien erdian, RAFeko hegazkinlari gazte batek senar-emazteen arteko harremanean sortu duen nahasmena konpondu beharko dute Turatarrek, bikote-bizitza vaudeville bat bilakatu baita: tori antzerki gehiago.

To be or not to be (Izan edo ez izan) XX. mendeko komedia handienetako bat da. Jatorrian, Ernst Lubitsch maisuak zuzendu eta United Artists konpainiak 1942an estreinatutako filma izan zen. Bigarren Mundu Gerraren garaia zen, nazismoaren goren aldia. Horrek argumentuaren eta asmoen balioa azpimarratzen du: gezurra eta izugarrikeriari —kasu honetan nazismoari— aurre egiteko antzerkiak dituen indarra eta erresistentzia erakustea, eta komediarik onenaren botere deuseztatzailea erabiltzea horretarako. Ser o no ser lanak antzerkiaz eta komikoez dihardu, erritmo bizkorrekoa da eta ezuste ugariz beteta dago.


Taldea


Zuzendaria: Juan Echanove
Moldaketa: Bernardo Sánchez
Antzezleak: Juan Echanove, Lucía Quintana, Ángel Burgos, Gabriel Garbisu, David Pinilla, Eugenio Villota, Nicolás Illoro
Zuzendari laguntzailea: Gabriel Garbisu
Eszenografiaren diseinua eta jantziak: Ana Garay
Argiztapenaren diseinua: Carlos Torrijos
Bideo-eszenaren diseinua: Bruno Praena
Ernst Lubitschek 20TH CENTURY FOXentzat egindako komedian oinarritutako ekoizpena

Saioak

15 - 19:30h.

16 - 19:30h.

17 - 19:00h.

18 - 19:00h.

Prezioa

13€ - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

120 min.

TOP