Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

Miguel Delibesen eleberri handia antzerkira iritsi da Jose Sámanoren eskutik eta José Sacristán aktorearen interpretazio bikainaz. Aktoreak, gaixotasun baten eraginez bere emaztea ustekabean hil zenetik krisi kreatibo latza bizitzen ari den margolariaren papera egiten du. Minaren eta maitasunaren bidetik gogoratzen du emaztea.

Heriotzarantz zuzenduta dagoen amodiozko istorioa kontatzen du antzezlan honek, aztarna agerikoak dituen Espainia hartara garamatzana, zoriontasuna eta honen galeraz mintzatzen dena eta gizaki ororen intimitatera eta sentipenetara iristen dena, egiaren bide zuzena eta sinplea zeharkatuta.


Taldea


Egilea: Miguel Delibes

Antzerki moldaketa: José Sámano, José Sacristán, Inés Camiña

Zuzendaria: José Samano

Aktorea: José Sacristán

Anaren ahotsa: Mercedes Sampietro

Zuzendariaren laguntzailea: Inés Camiña

Soinua: Mariano García

Jantzien diseinua: Almudena Rodríguez Huerta

Eszenografia diseinua: Arturo Martín Burgos

Argiteria diseinua: Manuel Fuster

Produkzio zuzendaria: Nur Levi

José Sámanok produzitua

Sabre Producciones, Pentación Espectáculos, TalyCual eta AGM-ren produkzioa

Saioak

19:30 

Prezioa

9,50 - 25 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Iraupena

85 minutu

TOP