14 dantzarien bidez, Sasha Waltzek lan indartsu bat eskaintzen digu, fenomeno existentzialak aztertzen dituena, testuingurutzat hartuta gizarte eten bat, kontrastez josia dagoena: boterea eta botere gabezia, nagusitasuna eta ahultasuna, askatasuna eta kontrola, komunitatea eta bakardadea. Desegiteko zorian den gizartea irudikatzen duen dantza indartsua da.
Sasha Waltz alemaniar koreografo bikaina da, Amsterdamen eta Estatu Batuetan trebatua, eta 25 urte baino gehiago daramatza Sasha Waltz & Guests konpainiaren buru. Konpainiak lan ugari egin ditu mundu osoan barrena, eta hainbat artista handirekin lan egin du, hala nola Daniel Barenboimekin. 2013an, Europar Batasunak “Europako Kulturaren Enbaxadore” izendatu zuen konpainia.
Sasha Waltzek erabateko gaurkotasuna du dantzaren munduan, izan ere, 2019ko urte honetan bertan Nacho Duatoren lekua hartuko du Berlingo Estatu Balletaren, Staatsballett Berlin ospetsuaren, buru gisa.
Alemaniatik kanpo, Arriaga Antzokia da, Pariseko La Villetterekin batera, aurten Kreatur eskainiko den Europako kulturgune bakarra. Estatu mailan hitzordu esklusiboa da beraz.
Ikuskizuna ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat.
Taldea
Zuzendaritza eta koreografia: Sasha Waltz
Jantzien diseinua: Iris van Herpen
Soinua: Soundwalk Collective
“Je t’aime, mon non plus”, Jane Birkin & Serge Gainsbourg-ena, Peer Musikverlag-en baimenarekin (Hanburgo, Alemania).
Argiztapenaren diseinua: Urs Schönebaum
Entseguen zuzendaria: Davide Di Pretoro
Dramaturgia: Jochen Sandig
Dantzariak: Liza Alpízar Aguilar, Jirí Bartovanec, Davide Camplani, Clémentine Deluy, Claudia de Serpa Soares, Peggy Grelat-Dupont, Hwanhee Hwang, Annapaola Leso, Nicola Mascia, Thusnelda Mercy, Virgis Puodziunas, Zaratiana Randrianantenaina, Yael Schnell, Corey Scott-Gilbert
Ekoizpena: Sasha Waltz & Guests
Koprodukzioa: Festspielhaus St. Pölten, Les Théâtres de la Ville de Luxembourg eta Opéra de Dijon
Sasha Waltz & Guests konpainia diruz laguntzen dute Berlineko Senatuak –Kultura eta Europako Departamentua- eta Hauptstadtkulturfonds funtsak
Saioak
19:30
Prezioa
12 - 42 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarteTaldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Dantzako profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
Iraupena
Ordu 1 eta 30 minutu