Sandra Carrasco Hegoaldeko ahotsa da, xarmagarria, zaildua, «jazzeatua»; sustrai flamenkoa du, eta gogo aske eta eklektikoa. Abeslari zoragarri eta artista handiak zure bihotza eta burua bereganatuko ditu. Oraingoan, Sandra Carrascok ikuskizun minimalista eta klasikoa dakarkigu. Betidanik hunkitu duen musikari maitasun-aitorpena egingo dio; izan ere, flamenkoari esker da ezaguna, baina Sandra Carrascok biziki maite ditu boleroa eta tangoa. Maitasun hori erakutsiko du José María Cortina piano-jotzailearekin batera, duoan eta ahots biluziz. Cortina du azken urteotako laguntzaile nagusi.
Atzera begira jarrita, ibilbide profesionalaren hasieran, Huelvako abeslariak Arcángel, El Pele, Manolo Sanlúcar, Miguel Poveda, Estrella Morente eta beste artista ezagun batzuentzat abestu du. Ordutik, bost disko grabatu ditu. Lankidetzan aritu da, besteak beste, Estrella Morente, Concha Buika, Javier Limón, Anoushka Shankar, Chambao, Richard Bona eta Carmen Linares artistekin. Dantza-proiektuetan jardun du Antonio Ruz koreografo ospetsuarekin. Eta Got Talent España lehiaketan ere hartu du parte —Risto Mejide, Edurne, Eva Hache eta Jorge Javier Vazquez epaimahaikideen lau baiezko botoak eskuratu zituen—. Argi dago, ahots aparta duen artista ausarta hartuko du Arriaga antzokiak.
Taldea
Piano-jotzailea: José María Cortina
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: