SAFO IKUSKIZUNAREN EMANALDIA BERTAN BEHERA
Bilbo, 2022ko abenduak 5.- Arriaga Antzokiak jakinarazten du, arrazoi teknikoak eta logistikoak direla eta, abenduaren 10erako aurreikusita zegoen Safo antzezlanaren emanaldia bertan behera geratu dela. Arriaga Antzokiak bere atsekabea adierazten du baliogabetzeak eragin ditzakeen eragozpenengatik, eta jakinarazten du dirua itzuliko diela antzezlanerako sarrerak erosi dituzten guztiei, erosketarako erabili zen kanal berbera erabiliz. Informazio gehiago antzokiko Informazio Bulegoan eta txarteldegietan.
Espainiako eszena garaikidean erreferentziazkoak diren hiru emakume sortzailek poema musikal, bisual eta eszenikoa taularatuko dute, antzerkiaz haragoko jolas bat, eta, iraganaren eta orainaldiaren artean, antzinate klasikoko emakume olerkari haren figura hurbilduko digute. Marta Pazos da proposamenaren zuzendaria; Christina Rosenvingek konposatu ditu musika-piezak, zuzenean interpretatzen direnak, eta María Folguera arduratu da testuez, Saforen poemetan oinarrituta.
Ekialdearen eta Mendebaldearen artean dagoen Lesbos uharteko lorategi batean, Safo olerkariak artearen babesle diren Musak deitu ditu, etorkizunean bere izenarekin zer gertatuko den jakiteko. Jainkosek jolasteari utzi eta denboran zeharreko bidaian eramango dute Safo: Ovidioren garaitik XXI. mendera, galdutako bertsoetatik Christie’s-en egiten ari diren enkante batera. Baina Safo gizatiarrarengana ere hurbilduko gara, ezteietan emanaldiak eskaintzen zituen harengana, beste emakume batzuekiko desira abestu zuenarengana. Safok asmatu zuen maitasuna ulertzeko dugun modua. Gaur gauean, Musen eskutik, emakume olerkari hura ulertzen saiatuko gara.
Poema eszeniko, musikal eta bisuala da Safo, eta Lesboseko poeta handiaren figura aztertzen du. Egile enigmatiko eta misteriotsua da, eta gaur egunera arte ohoratu eta goraipatu dute. Hamar mila bertso baino gehiago idatzi bazituen ere, gutxi dira oso-osorik iritsi zaizkigun poemak;, bertso solteak iritsi zaizkigu batez ere. Haren lanaren absentzia oso nabarmena izan arren, haren legendazko figura handituz joan da etengabe.
Taldea
Zuzendaritza musikala: Christina Rosenvinge
Antzezleak: Christina Rosenvinge, Irene Novoa, Xerach Peñate,Lucía Rey, Juliane Heinemann…
Dramaturgia: Christina Rosenvinge, Marta Pazos, María Folguera
Koreografia: María Cabeza de Vaca
Testuak: María Folguera (Saforen poemetan inspiratuta)
Eszenografiaren diseinua: Marta Pazos
Argiztapenaren diseinua: Nuno Meira
Jantzien diseinua eta karakterizazioa: Pier Paolo Álvaro
Soinuaren diseinua: Dany Richter
Koprodukzioa: Meridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdia, Teatre Romea eta Grec Festival Barcelona 2022.
Abesti originalak: : Christina Rosenvinge (Saforen poemetan inspiratuta)
Saioak
10 - 19:00h.
Prezioa
13€ - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: