Kontzertuak

RUPER ORDORIKA

BAKARKA

Ahots propioa duen eta hesiak gainditzeko gai den egile baten kontzertu akustikoa.

2024ko urriaren 13a
Sarrerak erosi

2018an, Ruper Ordorikak Bakarka argitaratu zuen, bere 12 abestirik ezagunenak bakarka errepasatzen zituen diskoa. Lan horrek euskarazko albumik onenaren saria jaso zuen, UFIk (Union Fonográfica Independiente elkarteak) antolatzen dituen MIN sarien 2019ko emanaldian. Ordurako, Ruperrek urteak zeramatzan bere ohiko taldearen emanaldiak eta bakarkakoak txandakatzen. Bakarkako emanaldietan, giro intimoagoetan aurkezten zen, gitarraren eta ahotsaren laguntzarekin bakarrik.

Orain, 2024an, Bakarka bi aurkeztuko dizuegu, formatu minimalistan eginiko lan berria. 40 urte baino gehiagoko eskarmentuaren ondoren eta 20 disko baino gehiago plazaratu ostean, asko dira lehen entregan faltan sumatu genituen abestiak —bakoitzak bere zerrenda izango du—, hala nola «Erruduna», «Zaindu maite duzun hori» eta «Zaldiak negarrez». Horiek 12 abestiz osatutako sorta berri honetan gozatuko ditugu. Beraz, 24 dira jada Ruperrek formatu horretan aurkeztu dizkigun abestiak, artifiziorik gabe eta abestiaren funtsa bilatuz. Arriaga Antzokian ia guztiak zoragarri entzungo dira, seguru.


Taldea


Ahotsa eta gitarra: Ruper Ordorika.

Saioak

13/10/2024 19:00

Prezioa

20€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (palko proszenoan eta lagun batekin).
TOP