Maiteminduta dauden bi gaztek erabakitzen dute ezkutuan ezkontzea, euren familien -elkarren arerio direnak- aurkakotasunagorabehera. Halere, etsaitasun horren presioa eta zorigaiztoko hainbat gertaera direla medio, bi gazteak hil egingo dira. Romeo eta Julieta obraren bertsio hau hurbil dago Shakespeareren jatorrizko testutik, baina eszenaratze gaurkotuagoa du, istorioa egungo ikusleari hurbiltzeko.
Proiektu honekin abiatu du bere ibilbidea Pabellón 6 antzerki laborategian sortutako Compañía Joven taldeak. Antzezleak
Euskadiko hainbat antzerki eskolatakoak dira. Batzuentzat euren lehenengo lana da hau, beste batzuentzat, berriz, hasiberria duten beren aktore karreraren jarraipena. Asmoa da hurrengo urteetan ere proiektuarekin jarraitzea eta beste aktore eta zuzendaritzatalde batzuek parte har dezatela.
Taldea
Itzulpengintza eta egokitzapena: Pablo Neruda
Bertsioa: Ramón Barea
Zuzendaria: Ramón Barea
Aktoreak: Sara Barroeta, Iker Legarda, Ander Iruretagoiena, Ainhoa Etxebarria, Ioritz Benito, Ainhoa Artetxe, Nerea Elizalde, Koldo Olabarri, Tania Fornieles
Zuzendaritza-laguntzaile: Itziar Lazkano
Zuzendaritza-laguntzaile: Eneritz García
Espazio eszenikoa: Ramón Barea
Espazio eszeniko laguntzilea: Mario Loza
Argiztapen diseinua: Eduardo Berja
Musika: Adrián García de los Ojos
Jantzien diseinua: Carmen Reoyo
Bideo: Leire Juan
Produkzio: Pabellón 6
Saioak
Otsailak14:
11:00 Taldeetarako funtzioa
20:00
Prezioa
6,50 -18 euro /beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunak: % 25etik % 35era.
Taldeak, familia ugaria, 30 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, % 33 baino ezgaitasun handiagoa duten pertsonak eta langabeak: % 25.
Azken orduko beherapena: % 50 (aurreko kolektiboentzat, salbu Arriagako lagunentzat)
Desgaitasunen baten ondorioz gurpil-aulkia behar duten pertsonentzat: % 50 (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin).
Iraupena
2 ordu Atsedenaldiarekin