Denok ezagutzen dugu Romeoren eta Julietaren tragedia bikain eta tamalgarria. Bereizita bizi beharrean elkarrekin hiltzea nahiago izan zuten maitaleen tragedia. Shakespearek dio guztiaren amaiera izan zela heriotza, eta Romeo eta Julieta besarkatuta hil zirela Veronako mausoleoan. Orain, ordea, 400 urte geroago, frogatuko dizuegu Shakespeare oker zebilela: maitasun debekatu haren benetako istorioa kontatuko digute Ana Belének eta Jesús Noguerok.
Julieta eta Romeo esnatu egin dira loaldi luze baten ondoren, baina ez dute elkar ezagutu. Laurogeitaka urteko jaun bat bakarrik ikusten du Julietak, eta oso ondo mantendu den dama bat Romeok. Oraindik nerabeak direla uste dute biek. Julietak uste du une batez bakarrik lo egin duela, eta irrikaz itxaroten dio bere betiko maiteari. Romeo, ordea, ez da ezertaz oroitzen. Eta, beraz, ustez tragediaren amaiera izan zena munduko maitalerik ezagunenen benetako istorioaren hasiera da.
Taldea
Itzulpena: Luis Carlos Mateo Ruiz.
Zuzendaria: Rafael Sánchez.
Antzezleak: Ana Belén, Jesús Noguero.
Musikariak:
Biolontxeloa eta aktorea: Irene Rouco.
Gitarra eta aktorea: José Luis Torrijo.
Pianoa eta aktorea: David San José.
Eszenografia eta jantziak: Ikerne Giménez.
Argiztapena: Carlos Marquerie.
Musika-zuzendaritza: David San José.
Entrecajas Producciones Teatrales eta Teatro Español-en produkzioa, Valladolideko Calderón Antzokiaren kolaborazioarekin
Saioak
16 eta 17 – 19:00 h.
Prezioa
13 - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
1h 30min.