Concerto Italiano ahots- eta instrumentu-formazio ezaguna, ia lau hamarkada daramatzana antzinako musika bikaintasunez interpretatzen, Bilbora dator Monteverdiri eskainitako proiektu zirraragarri hau esku artean. Rinaldo Alessandrini fundatzaile eta zuzendaria buru duela, Monteverdiren eta Italiako beste musikagile batzuen obrak interpretatuko ditu taldeak. Besteak beste, Monteverdiren Madrigalen 7. Liburuko duetoak, Scherzi Musicaliko ariak eta L’incoronazione di Poppeako zenbait eszena.

Rinaldo Alessandrini klabezinista, organista eta pianista da, nazioartean ezaguna, eta Concerto Italianoren buruan berrogei urte baino gehiagoko ibilbide arrakastatsua egin izateaz gain antzinako musika interpretatzen, bakarlari gisa ere jarduten da mundu osoko jaialdietan. Concerto Italiano taldea 1984an sortu zen, Italian, antzinako musikaren berpiztearekin batera. Monteverdi, Bach eta Vivaldi izan ziren taldearen oinarri nagusiak antzinako musikaren hizkuntza berritzeko orduan, eta une hartan guztiz berriak ziren alderdi estetikoak eta erretorikoak aurkitu zituzten. Bere ibilbidean, Concerto Italianoren grabazioak erreferentziazko bertsioak izan dira, eta hala dira oraindik ere. Taldea mundu osoko antzoki, auditorio eta jaialdietan aritu da.

Concerto Italianok Monteverdi trilogia sortu zuen Milango Teatro alla Scalan eta Parisko Opéra Nationalen, Bob Wilsonek zuzenduta, 2009tik 2016ra bitartean. Sari garrantzitsuak jaso ditu, hala nola lau Gramophone sari (1994, 1998, 2002 eta 2004), Alemaniako kritika diskografikoaren hiru sari, Cini saria, bost sari Cannesko Midem-en, bi Disque de l’Anée (1998 eta 2005) eta Urteko Grabazioaren saria (Amadeus, 1998). 2002an, Abbiati saria jaso zuen bere ibilbideagatik.


EGITARAUA

Claudio Monteverdi

– “L’incoronazione di Poppea” atto primo, scena terza. Poppea e Nerone “Signor, deh non partire” (Venezia 1643)
– “Non è di gentil core” a due soprani (Concerto. Settimo Libro de’ Madrigali. Venezia 1619)
– “Quel sguardo sdegnosetto” a voce sola (Scherzi musicali. Venezia 1632)
– “Oh come sei gentile” a due soprani (Concerto. Settimo Libro de’ Madrigali. Venezia 1619)
– “L’incoronazione di Poppea” atto secondo scena quinta. Nerone e Lucano “Or che Cesare è morto” (Venezia 1643)
– “O viva fiamma” a due soprani (Concerto. Settimo Libro de’ Madrigali. Venezia 1619)
– “Si dolce è’l tormento” a voce sola (Venezia 1624)
– “Lo son pur vezzosetta pastorella” a due soprani (Concerto. Settimo Libro de’ Madrigali. Venezia 1619)
– “Ohimè ch’io cado” a voce sola (Venezia 1624)
– Romanesca “Ohimè dov’è il mio ben” a due soprani (Concerto. Settimo Libro de’ Madrigali. Venezia 1619)
– “Et è pur dunque vero” a voce sola (Scherzi musicali. Venezia 1632)
– “L’incoronazione di Poppea” atto terzo scena quinta. Poppea e Nerone “Signor, or rinasco” (Venezia 1643)


Taldea


Taldea: CONCERTO ITALIANO.
Zuzendaria eta klabezina: Rinaldo Alessandrini.
Sopranoa: Monica Piccinini.
Sopranoa: Sonia Tedla Chebreab.
Tiorba: Ugo Di Giovanni.

Saioak

25 – 19:30 h.

Prezioa

18 - 36€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP