IKUSKIZUNA BERTAN BEHERA
Bilbon, 2025eko martxoaren 10ean. Biharko (martxoak 11) Arriaga Antzokian programatuta geneukan Renata ikuskizuna bertan behera geratu da, aktore baten gaixotasunagatik. Horren berri eman digute LORALDIA festibalako kideek. Sarreren itzulketa erosi zeneko kanal beretik gauzatuko da: automatikoki itzuliko zaie online erosi dituztenei eta Arriagako leihatilan bertan erosi dituztenei. Loraldiaren salmenta kanalak erabili dituztenei, bide beretik itzuliko diete dirua.
Renata hil eta berpiztu egiten da etengabe. Inoiz pentsatu gabeko modurik absurdoenetan hiltzen da. Bizitza eta heriotzaren artean joan etorrian ibiliko da. Doaia ala madarikazioa?
Heriotza eta bizitza. Errealitatea eta mundu birtuala. Kolektiboa eta bakardadea. Eszenatokian lau aktore eta pertsonaia asko ikusiko ditugu. Erritmo frenetiko eta komiko baten laguntzaz pertsonaia guzti hauek Renata lagundu eta zirikatuko dute. Musikak ere garrantzi handia du trama honetan, joku eszeniko biziari erritmoa eta freskotasuna emanaz.
Kamikaz Kolektiboa 2014. urtean Miren Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Amancay Gaztañagak sortu zuten antzerki konpainia da. Eszena zein generoaren hausnerketatik abiatuta zortzi antzezlan eta hainbat ikus-entzunezko pieza sortu dituzte modu kolektiboan. Azken urteetan hainbat proiektu elkarrekin egin ostean Iraia Elias eta Xanti Agirrezabala aktore sortzaileak batzen da konpainiara. 2021ean bi sari nabarmen jaso zituen taldeak “Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi” antzezlanarekin. Alde batetik, Donostia Antzerki Saria eta bestetik, Azpeitiko Antzerki Topaketetan ikusleen saria.
Taldea
Eszenografiaren diseinua: Ikerne Gimenez.
Jantzien diseinua: Barbara Rasso.
Argiztapenaren diseinua: Miriam Ubanet.
Karakterizazioa: Xanti Agirrezabala.
Atrezzoa: Dejabu panpin laborategia.
Soinu banda: Alejo Orbegozo, Eñaut Gaztañaga.
Produkzioa: Kamikaz Kolektiboa.
Saioak
Prezioa
16€ /con descuentos
Arriagaren lagunek:% 10eko DESKONTUA.
Lorazaina: Loraldia.eus erosketa:
16€.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 10ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: