Hogei urte baino gehiagoko ibilbidea du Astor Piazzolla boskoteak, eta bira ugari egin ditu mundu osoan zehar. Azken urteotan taldeak lau album argitaratu ditu (Revolucionario, Fugata, En 3 × 4 eta Triunfal), interpretaziorako trebetasun harrigarria erakutsiz. Taldeak lan klasikoak gaur egunera ekarri ditu, baina baita Piazzollaren ibilbide musikalean hain ezagunak ez diren lanak ere —horiek berriak eta freskoak dirudite, konpositorearen pentsamendutik zuzenean sortutakoak—.

Boskoteak bigarren aldiz irabazi du tango-albumik onenaren lehen saria —Operation Tango albumarekin—, 2023ko azaroan Sevillan egin ziren Grammy sarietan. Piazzollaren jaiotzaren ehungarren urteurrena ospatu ondoren, nazioarteko 2024-2025 bira prestatzen ari da taldea, CD berria aurkezteko. Maisu handia omentzeko aukera paregabea da, haren sorkuntza-mundu zabalari buruzko atzerabegirakoa eginez. Kontzertu berean, haren ekoizpen akademikoa eta errepertorio herrikoia uztartuko dira. Azken finean, tangoa goitik behera aldatu zuen konpositorearen lan zabalari bizirik eutsi nahi zaio.


Taldea


Bandoneona: Pablo Mainetti.
Pianoa: Bárbara Varessi Pega.
Biolina: Serdar Geldymuradov.
Gitarra: Armando de la Vega.
Kontrabaxua: Daniel Falasca.
Musika-zuzendaritza: Julián Vat.

Saioak

12/06/2025 19:30

Prezioa

13-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (palko proszenoan eta lagun batekin).
TOP