Antzerkia - Agertoki irekia

¿QUIÉN NOS DISPARÓ?

De Alexandru Stanciu

Desengainuari buruzko alegia, gizatasunik gabeko mundu batean esperpentoz, umorez eta itxaropenez jorratua.

2025ko otsailaren 13a
Sarrerak erosi

¿Quién nos disparó? benetako gertakarietan oinarritutako alegia da; baina, aldi berean, baita fantasia ere, gertakizunak errealegiak diren arren. Istorioaren hasiera hauxe izan zitekeen: «Bazen behin Errumania izeneko urrutiko herrialde bat, komunismo banpiriko baten diktadurapean bizi izan zena. Erregimen hori suntsitzeko, diktadoreak fusilatu zituzten eta demokrazia kapitalista ezarri. Horrela, Europako bigarren herrialderik pobreena izatea lortu zuten». Desengainuari buruzko alegia bat dela esan dezakegu, beldurrari buruzkoa, emigrazioari buruzkoa, esplotazioari buruzkoa, noizbait munduko lekuren batean maitatuak sentituko garen itxaropenari buruzkoa. Esperpentoa, errebista musikala, mina eta umorea aurkituko ditugu lan honetan, bai eta gero eta gizatasun gutxiago duen mundu honi buruzko begirada itxaropentsua ere.

Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak sustatutako «Antzerkigintza berriak» programaren esparruan sortu da proiektua.


Taldea


Egilea: Alexandru Stanciu.
Zuzendaria: Ramón Barea.
Zuzendariaren laguntzailea: Nagore Navarro.
Antzezleak: Itziar Lazkano, Olatz Ganboa, Juana Lor, Gaizka Chamizo, Leyre Berrocal eta Nagore Navarro.
Soinu-espazioa: Adrián García de los Ojos.
Eszenografia eta jantziak: Betitxe Saitua.
Bideo-edizioa: Iñigo Cobo.
Argiztapen diseinua: Edu Berja.
Proiektua: ANTZERKIZ. Arriaga Antzokia, Principal Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia.
Produkzio exekutiboa: Pabellón 6.

ESTREINALDIA Arriaga Antzokian

Saioak

13/02/2025 19:30

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP